62. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

2010eko ekitaldiko kontu orokorrak

Doneztebeko Udaleko Kontuen Batzorde Bereziak, 2011ko martxoaren 14an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen aldeko txostena ematea 2010eko ekitaldiko kontu orokorrei eta horiek jendaurrean edukitzea hamabortz egun baliodunean, interesdunek erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/2008 Foru Legearen 305. artikuluan xedatuarekin bat.

Dokumentazioa Udal Idazkaritzan dago ikusgai, bulego orduetan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Donezteben, 2011ko martxoaren 17an.-Alkatea, Miguel San Miguel Azpiroz.

Iragarkiaren kodea: L1105088