62. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Cascanteko Udal Planeko UER-10aren xehetasun azterlana. Hasiera bateko onespena

Cascanteko Udalak, Alkatetzaren 2011ko martxoaren 18ko ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea Cascanteko Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko UER-10aren xehetasun azterlana, Proadler 101, S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2011ko martxoaren 22an.-Alkate udalburua, Antonio Irujo Redrado.

Iragarkiaren kodea: L1105150