62. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

2011ko zerga-tasak eta tasak

Bakaikuko Udalak, 2010eko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, besteak beste, ondoko erabakia onetsi zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen testua osorik:

1.-2011ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko diren zerga-tasak eta tasak.

-Kontribuzioak eta zergak:

  • Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,30.
  • Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,8.
  • Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3,5.
  • Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 7/1996 Foru Legean orokorrean ezarritakoak.
  • Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: legean ezarritakoa.
  • Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:
  • 5 urte bitarte: %2,5.
  • 10 urte bitarte: %2,5.
  • 15 urte bitarte: %2,5.
  • 20 urte bitarte: %2,5.
  • -Karga-tasa %10 izanen da.

-Uraren tarifak:

  • Gutxieneko tasak (20 m³ bitarte): 7,6 euro + %7 BEZa.
  • Pauso gehigarriak, m³: 0,6 euro + %7 BEZa.
  • Erdiko iturria: zorrota iraunkorra paratuko da.
  • 3,5 euroko saria, sareetako mantentze lanengatik (ordainagiri bakoitzeko).
  • Kontagailua berriz ere jarri behar bada, erabiltzailearen kontura izanen da.

-Fotokopiak: A4: 0,2 euro. A3: 0,5 euro.

-Faxa: jasotako orri bakoitzagatik euro 1, eta igorritako orri bakoitzagatik euro 1 (partikularrendako)

-Frontoia (erabilera-ordu bakoitzeko):

  • Eguna: Herrikoak: 0 euro. Kanpokoak: 0 euro.
  • Gaua: Herrikoak: 6 euro. Kanpokoak: 12 euro.

-Festetako saltokiendako tarifak:

  • Janarien barrakak: ogitartekoak, xerrak, hanburgesak: 200 euro.
  • Bestelako barrakak: uso-tiroa, puzgarriak: 50 euro.
  • Litxarreriak eta jostailuak saltzeko barrakak: 35 euro.
  • Garbiketa tasa herriko taberna egonkorrendako (jarduera horrengatik zerga ordaintzen dutenak): 100 euro.
  • Tabernak (festetarako, lokaletan horretarako irekitzen dituztenak) eta barrakak: 150 euro.

Hura paratzeko baimena eskatzen den unean ordaindu beharko dira tarifak, eta ez dira inola ere paratuko ordainketa egin ez bada, edo bestela tarifa kobratuko zaio paratzeko baimena eskatu duenari (Udalari bidezko iruditzen zaizkion bideak erabiliz).

-Etxerako egurraren loteen tarifak:

  • Etxerako egurraren lote batengatik, hasierako saria 20 euro izanen da 2010ean.
  • Lotea eskuratzeko obra berariazko eta bereziak egin behar badira, lote bakoitzari proportzioan dagokion partea kobratuko da, Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen ez duen zatitik.
  • Menditik egurra ekarriz gero (urteko lotetik aparte), 600 euroko isuna jarriko da.
  • Zuhaitzak, urtean (lotetik aparte): albienteak kalkulatuko du.

-Lurzorua obretarako okupatzeko tarifa:

  • Lurzorua obretarako okupatzea horren gainean jadanik dagoen ordenantzak arautuko du.

-Asteburuko eta udako haurtzaindegiko tarifa:

  • Ikasturteko asteburuak: langileen kostua hartara doazen haurren artean banatuko da.
  • Udako oporrak: langileen kostua hartara doazen haurren artean banatuko da.

-Eskabideak:

  • Udal arkitektoaren txostena behar dutenak: 60 euro.
  • Beste edozein txosten osagarri: zerbitzuaren kostua zenbat, horrenbeste.
  • Katastroko gaiak: maila partikularrekoa dena, eskatzaileak osorik ordainduko du.

-Udal hilerriko tasak:

  • Nitxoak 10 urterako lagatzea: dohain, lehen 10 urteak, erroldatuendako.
  • Erroldatuak / erroldatu gabeak: 1.000 euro.
  • Nitxoen kontzesioa berritzea, erroldatuendako, 10 urtez: 300 euro.
  • Urteko tasa, panteoietarako:

-Bideen ordenantzako zehapenen araubidea:

  • Enborrak garraiatzea, pisu sobera eramatea, euria edo elurra ari duela bideak materiala mugitzeko erabiltzea (kamioia, traktorea, mendiko ibilgailua...): 600 euroko isuna eta, gainera, bidea moldatzeko beharkizuna.
  • Abiadura gehiegizkoa: 100 euro, eta berriz ere eroriz gero, 600 euro.
  • Atal honetatik aparte gelditzen da aziendei bazka emateko garraioa, betiere neurriz egiten bada eta gehienez ere baimendutako pisua gainditu gabe.
  • Udalak beretako gordeko du jabeekin ordainak negoziatzeko eskubidea, garraioak pisu baimendua gainditzen duenean edo eguraldi txarra dagoenean egin behar denean.

-Zehapen araubidea, obrak Udalak aldez aurretik baimenik eman gabe egiten direnean:

  • Obra geldiaraztea baimena eskuratu arte.
  • 300 euroko isuna.

Bakaikun, 2010eko abenduaren 17an.-Alkatea, Eduardo Urrestarazu Fernández.

Iragarkiaren kodea: L1104742