62. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Alkatetzaren 05/2011 Dekretua.
Datu pertsonaleko fitxategien arauketa

Udalean badira zenbait fitxategi, datu pertsonalak dituztenak, eta datutegi horiek arautu eta erregistratu behar dira, 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoarekin eta hura garatzen duten arauekin bat.

Espainiako Konstituzioaren 140. artikuluak Toki Administrazioari onartzen dizkion autonomia eta antolatzeko gaitasuna direla bide, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan udal gobernua eta administrazioa zuzentzeko emandako eskudantziekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Udalak ondoko fitxategi hauek ditu datu pertsonalak bildu eta prozesatzeko, eta dekretu honen bidez indarra hartzen dute:

Fitxategiaren izena

Haur Eskolaren fitxategia

Ordainagiriak kudeatzeko fitxategia

Irakurketa gelaren fitxategia

Eranskina: fitxategien deskribapena.

HAUR ESKOLAREN FITXATEGIA

Deskripzioa

0-3 urtekoendako haur eskola kudeatzeko datuen fitxategi mistoa

Tratamendu sistema

Fitxategi mistoa

Maila

Handia

Xedeak eta erabilerak

Izen emateak eta matrikulazioak kudeatzea. Onarpenen eta itxaron zerrendaren kudeaketa, ikasleen kudeaketa eta guraso eta tutorearekiko harremanak

Ukituak

Haurrendako matrikula eskatzen duten guraso eta tutoreak, eta haurrak berak

Datuak nola biltzen diren

Interesdunek eta legezko ordezkariek emanda, Administrazio Publikotik, erroldako datuak

Bilketan erabiltzen den euskarria

Papera, telefonozko elkarrizketa

Datuen komunikazioa

Nafarroako Gobernua, Diru-laguntzei buruzko 11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa.

Nazioarteko transmisioak

Ez daude aurreikusiak

Unitate arduradunak

Toki Entitatea

Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien kontra jotzeko eskubideak non erabili:

Toki entitatearen udal bulegoetan.

FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK

IDENTIFIKAZIO DATUAK

X

Izen-deiturak

X

NAN/IFZ

X

Helbidea

X

Telefonoa eta faxa

X

Ahotsa/Irudia

EZAUGARRI PERTSONALAK

X

Jaioteguna

X

Familiaren datuak

BEREZIKI BABESTUAK

X

Osasuna

DATU EKONOMIKO FINANTZARIOAK

X

Diru-sarrerak/errentak

X

Bankuko datuak

ORDAINAGIRIAK KUDEATZEKO FITXATEGIA

Deskripzioa

Haur eskolako ordainagiriak kudeatzeko fitxategi mistoa

Inskripzio kodea

Maila

Oinarrizkoa

Xedeak eta erabilerak

Ordainagiriak kudeatzea, kobrantzak egin eta kontrolatzeko, eta ordaindu gabeak igortzea premiamendu bidez kobratu ahal izateko

Ukituak

Haur eskoletan matrikulatutako haurren guraso eta tutoreak

Datuak nola biltzen diren

Interesdunak eta legezko ordezkariak

Bilketan erabilitako euskarria

Papera

Datuen komunikazioa

Nafarroako Gobernua, Diru-laguntzei buruzko 11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa

Nazioarteko transmisioak

Ez daude aurreikusiak

Unitate arduradunak

Toki erakundea

Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien kontra jotzeko eskubideak non erabili:

Toki entitatearen udal bulegoetan.

FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK

IDENTIFIKAZIO DATUAK

X

Izen-deiturak

X

NAN/IFZ

X

Helbidea

X

Telefonoa eta faxa

DATU EKONOMIKO FINANTZARIOAK

X

Bankuko datuak

IRAKURKETA GELAREN FITXATEGIA

Deskripzioa

Irakurketako liburuen mailegua kontrolatzeko fitxategi mistoa

Tratamendu sistema

Fitxategi mistoa

Maila

Oinarrizkoa

Xedeak eta erabilerak

Irakurketako liburuen maileguaren kontrola

Ukituak

Irakurle txartela duten pertsona guztiak

Datuak nola biltzen diren

Interesdunek eta haien ordezkariek emanak

Bilketan erabiltzen den euskarria

Paperezko inprimakiak

Datuen komunikazioa

Ez dago aurreikusia

Nazioarteko transmisioak

Ez daude aurreikusiak

Unitate arduradunak

Udaletxean

Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien kontra jotzeko eskubideak non erabili:

Toki entitatearen udal bulegoetan.

FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK

IDENTIFIKAZIO DATUAK

X

Izen-deiturak

1. Udal honen fitxategietako datu pertsonalak, lehenbiziko atalean aipatu direnak, berariaz ezarri zaizkien xedeetarako baizik ez dituzte erabiliko baimena duten langileek.

2. Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo,

C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Arbizun, 2011ko martxoaren 10ean.-Alkate udalburua, Josu Miren Mendinueta Urdanoz.

Iragarkiaren kodea: L1104533