62. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA. Ediktua. Urtarrilaren 18ko 72/2011 Ebazpenaren aurkako gora jotzeko errekurtsoak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun publikoko ikuskatzaile izateko lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Iragarkia:

Rafael Peiró López jaunak eta Javier Martínez Luis jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri dute Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren deialdiko osasun publikoko ikuskatzaile lanpostuen kopurua, destinoak eta plantillako zenbakiak zehazteko, urtarrilaren 18an emandako 72/2011 Ebazpenaren kontra. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdun guztiei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten.

Aurkeztutako errekurtsoen kopiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan daude interesdunen eskura, Iruñeko Irunlarrea kaleko 39ko lehen solairuan.

Alegazioak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako moduan aurkez daitezke.

Iruñean, 2011ko martxoaren 4an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F1104138