62. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA. Nafarroako Zerga Ogasuna. Jarduera Ekonomikoen Erregistroa jendaurrean jartzea.

Azaroaren 11ko 614/1996 Foru Dekretuaren 2. artikuluko hirugarren lerroaldean xedatutakoa betetzeko, aditzera ematen da, orok jakin dezan, zergadunen Jarduera Ekonomikoen edo Lizentzia Fiskalaren Erregistroa, 2011ko urtarrilaren 1ekoa, zergaren ordainarazpena egitea dagokien udaletan jendaurrean jarriko dela 2011ko apirilaren 1etik 15era, biak barne.

Iruñean, 2011ko martxoaren 21ean.-Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, José Ignacio Pérez de Albéniz Andueza.

Iragarkiaren kodea: F1105136