62. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

469/2011 EBAZPENA, otsailaren 28koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, María Jesús González Muñoz andrea Toki Administrazioko Departamentuko Toki Erakundeen Lankidetzarako Ataleko buru izendatzen duena, merezimendu-lehiaketa egin ondoren.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren otsailaren 28ko 469/2011 Ebazpenaren bidez, María Jesús González Muñoz andrea, merezimendu-lehiaketa egin ondoren, Toki Administrazioko Departamentuko Toki Erakundeen Lankidetzarako Ataleko buru izendatu da, sei urte naturalerako, lanpostuaren jabetza hartzen duenetik hasita.

Deialdia maiatzaren 18ko 1378/2009 Ebazpenaren bidez onetsi, eta 2009ko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 5ean.

Iruñean, 2011ko otsailaren 28an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1104640