62. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

98/2011 EBAZPENA, otsailaren 24koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, "Uztarrozeko (Nafarroa) hondakin uren tratamendua" izeneko proiektua behin betiko onesten duena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren abenduaren 14ko 882/2010 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zen hamabost egunez bai proiektua bai ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Epe hori alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, bidezko da proiektua behin betiko onestea.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 121/2007 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Behin betiko onestea "Uztarrozeko (Nafarroa) hondakin uren tratamendua" izeneko proiektua.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko egunkari batean eta Uztarrozeko Udaletxeko iragarki oholean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Uztarrozeko Udalari jakinaraztea eta adieraztea administrazio publikoek ez beste interesdun guztiek gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe horren aurretik Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2011ko otsailaren 24an.-Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Pedro Blas Pegenaute Garde.

Iragarkiaren kodea: F1103528