62. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

6/2011 EBAZPENA, otsailaren 28koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Eguesibarko udalerriko balorazio txostena onesten duena.

Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendariak, urtarrilaren 25ean emandako 2/2011 Ebazpenaren bidez, Eguesibarko balorazio txostena berritzeko Batzorde Mistoa eratzea erabaki zuen.

2011ko otsailaren 4an egindako bilkuran, Batzorde Mistoak behin betiko finkatu zuen balorazio txostenaren edukia, eta hura onesteko proposamen lotzailea egin zion Nafarroako Zerga Ogasunari.

Horrenbestez, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.5 artikuluan xedatutakoarekin bat,

EBATZI DUT:

Lehena.-Eguesibarko udalerriko balorazio txostena onestea, Batzorde Mistoak 2011ko otsailaren 4ko bilkuran egindako proposamen lotzailearen arabera.

Bigarrena.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea eta aipatu balorazio txostenaren eduki osoa Eguesibarko Udalaren bulegoetan jartzea jendaurrean, hogei egun naturaleko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.-Ebazpen hau Eguesibarko Udalari igortzea eta udal mugape horretan dauden ondasun higiezinen titular diren guztiei ohartaraztea, ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari zuzendua, aurreko puntuan adierazitako jendaurreko epea bukatu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2011ko otsailaren 28an.-Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Fermín Muñoz Muñoz.

Iragarkiaren kodea: F1103702