62. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2011ko otsailaren 28an hartua, Vodafone España, S.A.k aurkeztutako Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegiturei buruzko Lurralde Plana aldatu eta eguneratzeko bigarren, hirugarren eta laugarren espedienteen jendaurreko aldia ebazten duena.

I.-Aurrekariak.

Nafarroako Foru Komunitatean uhin elektromagnetiko ez-gidatuen bidezko telekomunikazioko oinarrizko estazioak antolatzeko maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legeak zehazten duenez, operadoreek Azpiegiturei buruzko Lurralde Plan bat aurkeztu behar dute, onesteko. Plan horrek lehendik dauden estazio finkoak, ezartzekoak direnak eta sare osoaren garapena bilduko ditu.

Nafarroako Gobernuak 2010eko maiatzaren 17an hartutako erabakiaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegituren Lurralde Plana aldatu eta eguneratzeko bigarren, hirugarren eta laugarren espedienteak jendaurrean jarri ziren eta, aldi berean, horien eraginpean dauden udalei entzunaldia eman zitzaien. Espedienteak "Vodafone España, S.A." enpresak aurkeztu zituen. Erabaki hori 2010eko 66. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 31n.

II.-Aurkeztutako alegazioak.

Hiru espedienteak jendaurrean egon diren aldian 15 alegazio idazki aurkeztu dira. Jarraian azalduko da idazki bakoitzaren edukia, laburtuta, eta haien erantzuna. AT-NA-Carlos III eta AT-NA-Cuatrovientos kokalekuei buruz aurkeztutako alegazioen kasuan (4.etik aurrerako alegazioak), haien oinarriak antzekoak direnez, erantzuna denentzat batera eman da.

Alegazio idazkiak:

1. María Victoria Castillo Floristán andrea, Tuterako Udalaren izenean.

Edukia:

Lehenengoa.-Tuterako udal mugapean proposatzen diren hiru kokalekuei buruz (AT-NA-Canraso, TM-NA-Guardian eta AT-NA-Eroski Tutera) alegatu da operadoreak ez duela espresuki adierazi instalazioak egitea aurreikusi den ala jada instalatuta dauden; eta instalazio horiei buruz, ez da inon ageri jardueretarako eta obretarako lizentziarik aldez aurretik eskatu dutenik edo eman zaienik.

Halaber, honako hau adierazten da: instalazioren bat lizentziarik edo Nafarroako Gobernuaren baimenik gabe jada eginda egonen balitz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legea urratuko litzateke. Gainera, jarduera zehagarria izaten ahal da.

Bigarrena.-Zera azaldu du: Udalerri honetako Udalaren osoko Bilkurak 2001eko apirilaren 27an hartu erabakiaren bitartez, irrati bidezko komunikazioetarako azpiegitura batzuk instalatzeko moratoria onetsi zen, kutsatuta dauden gune edo eremuak zehaztu eta mugatu arte nahiz sektorea arautu eta antolatu beharko duten ordenantzak onetsi arte.

Halaber jakinarazi da Udalaren Osoko Bilkurak, 2010eko urtarrilaren 29an egindako bileran, Tutera udalerrian telefonia mugikorreko instalazio eta azpiegiturak arautzeko udal ordenantza hasieran onetsi duela, eta oraindik behin betiko onesteko dagoela.

Hirugarrena.-Udalaren iritziz, egokia da Europako Kontseiluaren 1999ko uztailaren 12ko 1999/19/EE Gomendioa, jendea eremu elektromagnetikoen eraginpean jartzeari buruzkoa. Horren arabera, erabat beharrezkoa da Europar Batasuneko herritarrak babestea eremu elektromagnetikoen eraginpean jartzeak osasunean eragin ditzakeen kalteen aurka, kalteak egon daitezkeela jakina baita.

Laugarrena.-Kokalekuak lurzoru urbanizaezinean jartzeari buruz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 109. artikuluan eta hurrengoetan xedatuta dagoena kontuan hartu beharko dela alegatu da.

Bosgarrena.-Alegazioa amaitzeko, Nafarroako Gobernuari zera eskatu dio: kontu handiz jokatzeaz eta indarreko araudia modu zorrotzean aplikatzeaz gain, kokaleku horiei dagozkien Azpiegiturei buruzko Lurralde Planaren aldaketa zehatz horiek ez ditzala onartu, Udalak Udal Planaren bitartez -berraztertzen ari den plan horren bitartez- kokalekurik egokienak zehazten ez dituen arte, eta udal moratoriari dagokionez, aldaketa horiek mota horretako instalazioak arautuko dituen ordenantza betetzen ez duten arte.

Erantzuna:

Lehenengo alegazioari.-Nafarroako Foru Komunitatean uhin elektromagnetiko ez-gidatuen bidezko telekomunikazioko oinarrizko estazioak antolatzeko maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legeak zehazten duenez, operadoreek azpiegiturei buruzko lurralde plan bat aurkeztu behar dute, onets dadin. Plan horrek lehendik dauden estazio finkoak, ezartzekoak direnak eta sare osoaren garapenaren aurreikuspena bilduko ditu. Ildo horretan, sustatzaileak, espedienteak osatzean, lehendik dauden estazio finkoak eta ezartzekoak direnak bereizi beharko ditu.

Beste alde batetik, esan behar da azpiegiturei buruzko lurralde planak behar diren gainerako baimenak deusetan galarazi gabe onesten direla, aplikatzekoak diren gainerako xedapenekin bat. Hori horrela, lurralde plana onesteko prozesu honi ez dagokio geldiarazi eta, bidezkoa bada, zehatzeko neurriak hartzea, horiek toki entitate eskudunaren aurrean eskatu behar baitira.

Bigarren alegazioari.-Azpiegiturei buruzko lurralde planak onestea maiatzaren 10eko 10/2002 Foru Legean ezarri eskakizunak betetzen dituzten etorkizuneko kokalekuetarako aurreikuspena egitea da; dena dela, udalak bere eskumenak erabiliko ditu lizentzia egokiak berariazko udal araudiaren arabera emateko.

Hirugarren alegazioari.-Osasun Publikoaren Institutuak bere iritzia eman du jada herritarren osasunak jasanen dituen eraginei buruz, eta espedientearen aldeko txostena eman du. Halaber, gogora ekarri behar da 1066/2001 Errege Dekretuaren arabera operadoreak Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioan instalazio bakoitzaren proiektu irrati-elektrikoak tramitatu behar dituela.

Gai horretan gehiago sakonduz, adierazi behar da Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak berak egiten dituela neurketak eta, ondorioz, telefonia mugikorreko estazioak baimentzeaz gain, hark egiten duela urtero neurketa haien kontrol zorrotza. Horrela bermatzen da etorkizunean sor litezkeen puntu sentikorrak -halakorik egonez gero- urteko Ziurtagiri edo Auto-ziurtagirien bitartez neurtuta egon daitezela.

Laugarren alegazioari.-Azpiegiturei buruzko lurralde planak onestea maiatzaren 10eko 10/2002 Foru Legean ezarri eskakizunak betetzen dituzten etorkizuneko kokalekuetarako aurreikuspena egitea da. Nolanahi ere, kokalekuak lurzoru urbanizaezinean jartzeko ingurumen baimena emateko prozeduraren barnean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedatuta dagoena kontuan hartu beharko da.

Bosgarren alegazioari.-Azpiegiturei buruzko Lurralde Planak onesteko baldintza ezin da izan hirigintzako udal planeamendua berraztertzea, Tuterako Udalak hala nahi duen arren. Planeamenduak jarduera bat ezartzeko lekurik egokienak zein diren zehazteak ez du esan nahi jarduera hori beste leku batzuetan debekatu behar denik, nahiz eta beste leku horietan kasu zehatz bakoitzean aplika daitezkeen antolamendu juridikoko determinazioak betetzen diren.

2. José Javier Navarro Arellano jauna, Corellako Udaleko alkate-udalburua.

Edukia:

Corellako Udalak adierazi duenez, telefonia mugikorreko instalazioek osasunean izan ditzaketen eragin negatiboak direla-eta bizilagunen artean egonezina dagoela kontuan hartuta, 2001. urtean telefonia mugikorreko antenak hirigunetik kentzea komenigarria dela azaldu zuen (Tokiko Gobernu Batzarraren 2001eko azaroaren 14ko erabakia), eta orduz geroztik hirigunearen barnean ez du baimendu mota horretako instalaziorik.

Beste alde batetik jakinarazi duenez, alde batetik telefonia mugikorraren abantailez gozatzea eta bestetik jendea telefonia mugikorrak berak sortzen dituen eremu elektromagnetikoen eraginpean jartzeko mugak ezartzea harmonizatu behar direla ulertuta, 100 m²-ko lurzatia erreserbatu zuen 1-3 poligonoko E etxesailan, telefonia mugikorreko operadore batzuek zein besteek modu konpartituan erabil zezaten. Toki entitate honen iritziz, kokaleku hori egokiena da bateragarriak izan daitezen zerbitzugintza eta bizitegi-gunearekiko urruntasunaren irizpidea.

Halaber, Udal honek jakinarazi duenez, Gobernu Batzordeak 2001eko azaroaren 14ko bileran hartutako erabakiaren bidez, Airtel Móvil, S.Ari laga zion lurzati horren 30 m²-ren erabilera, telefonia mugikorreko estazio bat instalatzeko, konpromiso hau hartzeko baldintzarekin: operadore horrek "instalazioak -bereziki euste-dorrea- etorkizunean gainerako operadoreekin konpartitzeko moduan exekutatu beharko ditu, eta hala adierazi eta aurreikusiko du instalazio-proiektuan. Halaber, proiektuan agerraraziko du bere instalazioaren eragin ekonomikoa etorkizuneko operadoreei jasanarazteko formula".

Azaldutako guztiagatik, Corellako Udalak eskatu du bere irizpidea kontuan har dadila, hau da, telefonia mugikorreko instalazioak bere hirigunetik ateratzea eta Vodafone España, S.A.k planteatutako proposamena uka dadin, Corella udalerriari dagokion zatian.

Erantzuna:

Berretsi nahi da Azpiegiturei buruzko lurralde planak onestea maiatzaren 10eko 10/2002 Foru Legean ezarri eskakizunak betetzen dituzten etorkizuneko kokalekuetarako aurreikuspena egitea dela; dena dela, Udalak bere eskumenak erabiliko ditu lizentzia egokiak berariazko udal araudiaren arabera emateko, toki entitateen eta operadoreen artean egon litezkeen hitzarmen edo akordioak kontuan hartuta.

Corellako Udalak erreserbatutako -eta alegazioan aipatutako- kokalekuari dagokionez, sustatzaileak adierazi du telefonia mugikorra etengabe garatzen ari den sektorea dela (datuen transmisioa, Interneterako konexioa, ...), eta garapen horrek bere zerbitzuko azpiegiturak handitzeko beharrizana dakarrela. Udalak ezarri duen kokalekua telefonia mugikorreko zerbitzua emateko egokia izan bada ere, gaur egun ez da nahikoa.

3. Damián Guerra Falcón jauna.

Edukia:

Alegaziogileak transkribatu egin du 10/2002 Foru Legearen xedea, zioen azalpenean ageri dena: "Foru lege honek uhin elektromagnetiko ez-gidatuen bidezko telekomunikazioko oinarrizko estazioak arautu nahi ditu, haien ezarpena Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoan antolatzeko eta haiei buruzko plangintza bat egiteko, bai eta herritarren osasuna dela-eta aurre neurriak hartzeko eta osasuna bera zaintzeko ere; halaber, azpiegitura horiek ingurumenean, hirigintzan eta begirako ere duten eragina gutxitu nahi da".

Honako hau alegatu da: 8 urte igaro dira 10/2002 Foru Legea indarrean jarri zenetik, eta denbora horretan Nafarroako Gobernuak ez du ezer ere egin legea garatzeko, helburu horiek bete ahal izan daitezen.

Horri dagokionez, alegaziogileak uste du araudi hori garatu gabe egonik antenak operadoreen irizpideen arabera jarrita daudela, administrazioaren kontrolik gabe. Beraz, alegaziogilearen iritziz, ez dira betetzen legean aipatzen diren helburuak, eta administrazioak ez du bermatzen pertsonen segurtasuna, lege horren artikulu gehienak urratzen direlako. Horra helduta, alegaziogileak honako galdera hau egiten du: Zein dira berme horiek (4.2.a artikulua) eta nola justifikatzen dira? Nola saihestuko du Nafarroako Gobernuak "herritarren osasunaren babesa bermatzen ez duen edozein instalazio", legeztatu gabe funtzionatzen ari diren instalazioak kontrolatzen ez baditu?

Halaber, alegaziogilearen iritziz, Vodafonen Azpiegiturei buruzko Lurralde Planaren bigarren, hirugarren eta laugarren aldaketetan jendaurrean jarri diren antena gehienak jada jarrita daude eta haietariko asko jada funtzionatzen ari dira administrazioak inola ere kontrolatu gabe; izan ere, administrazioak badaki, baina entzungorrarena egiten du. Halaber, bere ustez, operadoreak haien nahierara hedatzen dira eta administrazioa atzetik joaten da dena legeztatzen.

Azkenik, alegaziogileak uste du Administrazioaren jokaera horrek, egiten uztearen jokaerak, herritarren artean gizarte alarma sorrarazten du, ziurgabetasunagatik; izan ere, jakin dakite haien gobernatzaileek ez dutela agintzen eta planifikatzen, ezta osasuna prebenitzen eta babesten ere, eta aitzitik, operadoreen atzetik joaten direla haiei interesatzen zaiena legeztatzen.

Horregatik guztiagatik, alegaziogileak honako hau eskatu nahi du: 10/2002 Foru Legea atal guzti-guztietan garatzen ez den bitartean, Vodafonen Azpiegiturei buruzko Lurralde Planaren bigarren, hirugarren eta laugarren aldaketak geldiaraz daitezela, eta Vodafonek aipatu aldaketetan proposatzen dituen antenetako bakoitzaren egoera berrazter dadila, eta horrenbestez, funtzionatzen ari direnen edota instalazioa eginda dutenen funtzionamendua eten dadila, dagokien zehapena jarrita.

Erantzuna:

Gaur egungo esparru arau-emailea garatzeko eskaria jendaurrean jartzeko prozesu honen xede diren espedienteak onesteko prozeduratik erabat kanpo dagoen auzia da. Nolanahi ere, Nafarroako Gobernua gaur egun indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago eta ezin du araudi horretatik kanpo jokatu; hortaz, ezin die kasurik egin araudia urratzeko asmoa duten eskariei.

Beste alde batetik, esan behar da azpiegiturei buruzko lurralde planak behar diren gainerako baimenak deusetan galarazi gabe onesten direla, aplikatzekoak diren gainerako xedapenekin bat. Hori horrela, lurralde plana onesteko prozesu honi ez dagokio geldiarazi eta, bidezkoa bada, zehatzeko neurriak hartzea, horiek toki entitate eskudunaren aurrean eskatu behar baitira.

4. Jesús López Legarreta jauna.

Alegaziogileak, bere alegazio-idazkian, zera proposatzen du:

-10/2002 Foru Legearen xedea, legean bertan azaltzen den bezala, uhin elektromagnetiko ez-gidatuen bidezko telekomunikazioko oinarrizko estazioak arautzea da, haien ezarpena Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoan antolatzeko eta haiei buruzko plangintza bat egiteko, bai eta herritarren osasuna dela-eta aurre neurriak hartzeko eta osasuna bera zaintzeko ere; halaber, azpiegitura horiek ingurumenean, hirigintzan eta begirako ere duten eragina gutxitzea.

-Foru lege horrek, herritarren osasuna babesteko xedez, arretazko erabilerako lekuetan uhin elektromagnetikoetako esposizioa dela-eta irailaren 28ko 1066/2001 Errege Dekretuak ezarritako erreferentzia mailak baino maila zorrotzagoak ezartzen ditu, halako lekuetan ohikoa baita gizakiak sarritan egotea.

-Jendea eremu elektromagnetikoen esposizioan egoteko mailak ezartzeko, lege honek Europako Batasuneko Osasun Ministroen Kontseiluak 1999ko uztailaren 12an emaniko gomendioa hartzen du abiapuntu gisa.

-11 urte igaro dira, eta denbora horretan azterlan zientifiko independente (operadoreen finantzaketarik gabe) ugari egin dira. Azterlan horiek arretaren printzipioa erabiltzea gomendatzen dute, eta azterlan horiek oinarri hartuta, Europako parlamentuaren 2009ko apirilaren 2ko Ebazpenak, gehiengo osoz onetsi zen horrek, 29 gomendio egin zituen. Besteak beste, Batzordeari eskatzen dio 1999/519/ EE Gomendioan eremu elektromagnetikoen mugei buruz ezarritako mugen oinarri zientifikoa eta egokitasuna berrazter ditzala, eta erradiazio elektromagnetikoek osasunean izan dezaketen eragina ebaluatzean eragin biologikoetan arreta berezia jar dadila, bereziki kontuan hartzen bada azterlan batzuetan oso maila txikiko erradiazioek ere oso eragin kaltegarriak dituztela detektatu dela.

-10/2002 Foru Legeak bere azken xedapenetan honako hau dio: "Bigarrena: Ahalmena ematen zaio Nafarroako Gobernuari eranskinetako erreferentziako mailak pertsonen osasunaren babes eta segurtasun handiagoak bermatzeko ematen diren aurrerapen zientifiko eta teknologikoen arabera egokitzeko. "

Azaldutako guztiagatik, alegaziogileak honako hau eskatzen du: Nafarroako Gobernuak, 10/2002 Foru Legean pertsonen osasunaren babesa bermatzeko ezarritako erradiazio mailak berraztertzen ez dituen bitartean, eta Vodafonek aipatu aldaketetan proposatzen dituen antenetako bakoitzaren egoera berraztertzen ez duen bitartean, funtzionamendua eten dadila eta dagokien zehapena jar dadila; eta Vodafonen Azpiegiturei buruzko Lurralde Planaren bigarren, hirugarren eta laugarren espedienteak aldaketzeko/eguneratzeko espedientea geldiaraz dadila.

Erantzuna:

Azpiegiturei buruzko lurralde planak onestea maiatzaren 10eko 10/2002 Foru Legean ezarri eskakizunak betetzen dituzten etorkizuneko kokalekuetarako aurreikuspena egitea da. Antena bakoitzaren egoera berraztertzeko eskaria onespen horretatik kanpo dagoen auzia da.

Halaber, instalatuta dauden eta/edo funtzionatzen ari diren antenak geldiarazteko eta, bidezkoa bada, zehazteko eskaria, toki entitate eskudunean egin behar da.

AT-NA-Carlos III kokalekuari buruzko alegazio-idazkiak:

5. María Mercedes Ros Morencos andrea.

Alegaziogileak, alegatutako kokalekua dagoen eraikineko maizterrak, honako hau argudiatzen du: 2010. urtean hasieran Vodafonek telefonia mugikorreko antena bat jarri zuen eraikin horren teilatuan, ekipamenduetarako gela bat atariko atezaintza zaharrean, eroanbideak patioan, eta gainera, teilaturako sarbide bat egin zuen etxeko bosgarren eta seigarren solairuen arteko eskailera-burutik.

Antena horri buruz informazio hau ematen du: obretarako edo jarduera sailkaturako baimenik gabe jarri denez, Iruñeko Udalak geldiarazi eta prezintatu zuen (2010/016 zenbakidun Hirigintza Diziplinako Espedientea).

Alegaziogilearen ustez, Vodafonek Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegiturei buruzko Lurralde Planean sartzeko tramitaziorako aurkeztu duen proiektuan, deigarriak dira zenbait gauza, besteak beste honako hau:

-Eraikineko solairuen zenbakiak ez dira jartzen; horregatik ez da benetako egoera ikusten: antenaren eta irrati-loturen oinarriak 6. solairuko etxebizitzaren teilatuaren gain-gainean daude, hain zuzen ere alegaziogilea bizi den etxebizitzaren gainean.

-Seinalea indartsuagoa den toki gisa seinalatzen dena -P1 puntua, terrazaren erdian- pertsonak igarotzeko eta egoteko tokia da.

Alegaziogileak 10/2002 Foru Legearen zioen azalpenaren zati bat erreproduzitzen du ("Espainiako Konstituzioaren 43. artikuluak osasuna babesteko eskubidea eta botere publikoek osasun publikoa aurre neurrien bitartez antolatu eta zaintzeko betebeharra ezarri zituen"), eta gogora ekartzen du arau horren 3. artikuluan babes eremuak edo eremu irekietako eta esposizioko edo erabilera jarraituko gutxieneko distantziak ezartzen dituela. Horri dagokionez alegatzen da operadoreak ez duela aurreikusi eranskin horretan ezartzen den babeserako paralelepipedoa eta 6. solairuko etxebizitza nahiz terraza jendea modu iraunkorrean egoten den tokiak direla.

Beste alde batetik, alegaziogileak adierazi duenez, José Alberto Sola Gómez jaunak, Vodafonen izenean, terrazako P1 puntu horretan inguruan dauden antena ugarien ondoriozko erradiazioaren neurketa egin zuen, hala esan zuen, baina Vodafonen agirian ez dira kontuan hartzen lehendik dauden emisio-mailak, ez puntu horretan, ez beste inon ere, eta neurketa teorikoak soilik aipatzen dira. Halaber, alegaziogileak esan du ez dagoela esposizio mailak murrizteko banakako neurri errealik, eta alegatutako kokalekuan esposizio mailak murrizteko teknikak ez daudela pertsonalizatuta.

Horregatik guztiagatik AT-NA-Carlos III kokalekua jendaurrean jarri den Azpiegiturei buruzko Lurralde Planetik ken dadila eskatu du.

6. María Mercedes Ros Morencos andrea.

Honako hau azaldu du: 10/2002 Foru Legeak eta 1066/2001 Errege Dekretuak estazio irrati-elektrikotzat jotzen dituzte bai transmisore edo hargailuak, bai irrati bidezko komunikazioen zerbitzua ziurtatzeko beharrezkoak nahiz osagarriak diren instalazioak. Halaber, 10/2002 Foru Legeak hau dio: Herritarren osasunaren babesa bermatzen ez duen edozein instalazio saihestea.

Alegatutako kokalekuaren fitxari dagokionez erreklamatzen da atarian jarrita dauden ekipamenduek bero, bibrazio eta zarata handia sortzen dituztela, ez dutela isolamendurik edo berariazko babes neurririk, eta beraz, bizilagunek, bisitariek eta lehenengo solairuko zentro sanitarioko eriek kalteak jasanen dituztela.

Halaber, Vodafonek aurkeztutako agirian ekipamenduen deskribapenik, ekipamendu horiek haien ondotik igarotzen diren edo haien ondoan bizi diren pertsonen osasunean sortutako eragina murrizteko aurreikuspenik edo suteen aurkako ekipamendurik aurreikusten ez duela alegatzen da. Are gehiago kontuan hartuta hiri gasaren hornidurako hodiak atarian ekipamendu horien ondoan daudela.

7. Teresa Martínez Peñalba andrea, Vázquez de Mella ikastetxeko Guraso Elkartearen izenean.

Elkarte honen ustez AT-NA-Carlos III kokalekua haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako Vázquez de Mella ikastetxe publikotik 100 metrorako erradioan dago, eta espazio hori 10/2002 Foru Legeak arretazko erabilerako leku izendatzen du. Arau horren arabera, horrelako lekuak egonez gero "emisio irrati-elektrikoko mailak zehazten dituen azterlan berariazkoa aurkeztuko du -kalkulua espazio horien gainean eginez-, kontuan hartuko dituena, gainera, espazio horietan lehendik zeuden emisio mailak. Azterlan horretan justifikatuko dira arretazko erabilerako leku edo espazio horietan esposizio mailak minimizatzeko hartu diren neurriak (altuera, orientazioa eta abar)".

Horri dagokionez alegatzen da operadoreak aurkeztu duen agirian ez dagoela berariazko azterlanik, eta beraz, ez direla justifikatzen arretazko erabilerako leku edo espazio horietan esposizio mailak minimizatzeko hartu diren neurriak.

Horregatik guztiagatik Vodafonen AT-NA-Carlos III antena jendaurrean jarri den Azpiegiturei buruzko Lurralde Planetik ken dadila eskatu du.

8. Rosa Cabello Barcadá andrea, bere izenean eta Doctor San Martín zentroko langileen ordezkari gisa.

Zentro sanitario horretako langileek adierazi dute AT-NA-Carlos III kokalekua haiek lan egiten duten zentrorik 100 metrorako erradioan dagoela. Haien ustez, zentro hori arretazko erabilerako lekutzat hartu behar da, 10/2002 Foru Legea aplikatzearen ondorioetarako, zentro horretan pertsona ugari egoten direlako, egunean 1.000 inguru -Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren 2008ko Memoriako datuak aurkeztu dituzte-, eta Foru Komunitateko Administrazioaren erantzukizuna da zentro horretara osasun arazoengatik edo bertan lan egitera joaten diren pertsonek hurbil dagoen eraikin batean jarritako telefonia mugikorreko antena baten erradiazio elektromagnetikoak jaso ditzatela saihestea.

Halaber, alegatzen da operadoreak aurkeztu duen agirian ez dagoela berariazko azterlanik, eta beraz, ez direla justifikatzen arretazko erabilerako leku edo espazio horietan esposizio mailak minimizatzeko hartu diren neurriak.

Azaldutako guztiagatik Vodafonen AT-NA-Carlos III antena jendaurrean jarri den Azpiegiturei buruzko Lurralde Planetik ken dadila eskatu du.

9. Carlos Remírez de Ganuza jauna, Marta Pascual andrea eta Joaquina Huarte andrea.

Alegaziogileek azaldu dutenez, 10/2002 Foru Legeak dioenez arretazko erabilerako lekuak ikastetxeak, osasun-etxeak, ospitaleak, zahar-etxeak eta parke publikoak dira. Halaber, alegazioan azaltzen denez, foru lege horrek -12.2 artikulua eta 2. eranskina- honako hau dio: "Instalazioak onartzeko irizpide orokorra arretazko erabilerako eremuetako esposizioa gutxitzeko planteatzen den justifikazio teknikoa izanen da; horretarako, kontuan hartu beharko da ordurako hedatuta dagoen sarea eta hedatzeko dagoena, eta, betiere, emisioak 1, 2, 3 eta 4. eranskinetan ezarritako mugak errespetatu beharko dituzte." eta "Telekomunikazio azpiegituren 100 metroko erradioan arretazko erabilerako lekutzat jotako espazioak egonez gero, azpiegituraren jabeak emisio irrati-elektrikoko mailak zehazten dituen azterlan berariazkoa aurkeztuko du -kalkulua espazio horien gainean eginez-, kontuan hartuko dituena, gainera, espazio horietan lehendik zeuden emisio mailak. Azterlan horretan justifikatuko dira arretazko erabilerako leku edo espazio horietan esposizio mailak minimizatzeko hartu diren neurriak (altuera, orientazioa eta abar)".

Alegazio-idazkian, jarraian, honako hau azaltzen da: Carlos III-ko antenaren inguruko 100 metroko erradioan zentro sanitario ugari daude -28 zentro sanitario biltzen dituen zerrenda aurkezten da 214/1997 Foru Dekretuan ezarrita dagoenaren arabera (Nafarroako Aldizkari ofiziala, 118. zk., 1997ko urriaren 1a- eta beraz, arretazko erabilerako leku ugari daude.

Aurreko hori esanda, alegatzen da operadoreak aurkeztu duen agirian ez dagoela berariazko azterlanik, ezta lehendik dauden emisio-mailak kontuan hartzeko azterlanik ere, eta beraz, ez direla justifikatzen arretazko erabilerako leku edo espazio horietan esposizio mailak minimizatzeko hartu diren neurriak.

Azaldutako guztiagatik Vodafonen AT-NA-Carlos III antena jendaurrean jarri den Azpiegiturei buruzko Lurralde Planetik ken dadila eskatu du.

10. Concepción Lopéz Legarreta andrea.

Idazki honen hasieran azaltzen da 10/2002 Foru Legearen helburua uhin elektromagnetiko ez-gidatuen bidezko telekomunikazioko oinarrizko estazioak arautzea dela, haien ezarpena Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoan antolatzeko eta haiei buruzko plangintza bat egiteko, bai eta herritarren osasuna dela-eta aurre neurriak hartzeko eta osasuna bera zaintzeko ere; eta halaber, azpiegitura horiek ingurumenean, hirigintzan eta begirako ere duten eragina gutxitu nahi dela.

Halaber, alegaziogileak azaltzen duenez, Foru Lege horrek honako hau dio:

-Jardueren titularrek ondoko printzipioei jarraitu beharko diete: a) Herritarren osasunaren babesa bermatzen ez duen edozein instalazio saihestea.

-Kokapen bakoitzari buruzko fitxa bat ere eginen da, ondoko datuekin gutxienez ere: ... Kokalekutik gertuen dagoen lurraldearen erabilerei nahiz jarduerei eta lurraldeari berari buruzko azalpena ...

-Babes eremuak edo eremu irekietako eta esposizioko edo erabilera jarraituko gutxieneko distantziak.

Aurreko hori adierazita alegatzen da Vodafonek AT-NA-Carlos III antena Azpiegiturei buruzko Planean sartzeko aurkeztutako agirian ez dela kontuan hartzen antenatik hurbilen dauden bizilagunen babesa -Carlos III kaleko 35-37 eta 39 atariak eta San Fermin kaleko 12 zenbakia-. Halaber alegatzen da arretaren printzipioa aplikatuz administrazioak telefonia mugikorreko antenetatik hurbil bizi diren pertsonen osasuna babestu behar duela.

Azaldutako guztiagatik eta 10/2022 Foru Legea betetzeko eskatzen da Administrazioak erabat berma dezala instalazioek pertsonei operadoreak dioenez antenak estaltzen dituen 500 metroetan kalterik egiten ez diela, eta alegatutako antena jendaurrean jarri den Azpiegiturei buruzko Lurralde Planetik ken dadila.

11. Aurora Álvarez Martín andrea.

10/2002 Foru Legearen edukiari buruz gogora ekartzen du 20. artikuluak (Arau-hauste oso larriak) hau azaltzen duela: "Ondokoak hartuko dira arau-hauste oso larritzat: "1.-Azpiegiturei buruz onetsitako lurralde planetan jaso gabeko instalazioak eraikitzea .... "

Horri buruz, Iruleko Udalaren ebazpen bat erantsi da (2010-16 Diziplina Espedientea). Ebazpen horretan Vodafone operadoreari zehazpena ezartzen zaio eta Carlos III, 39 helbidean dagoen higiezina bere jatorrizko egoerara lehengora dezala agintzen dio (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 199, 200 eta 204.1.b) artikuluak), operadoreak azpiegituraren instalazio osoa Azpiegiturei buruzko Planean egon gabe eta obretarako edo jarduera sailkaturako baimenik gabe egin duelako.

Azaldutako guztiagatik alegaziogileak eskatu du AT-NA-Carlos III antena jendaurrean jarri den Azpiegiturei buruzko Lurralde Planetik ken dadila, egindako instalazioak kentzeko agindua eman dadila eta, 10/2002 Legearen 26. artikulua betetzeko, operadoreak hala egin ezean Administrazioak agindu hori bere arioz bete dezala.

12. María Jesús González de Castejón y Moreno andrea.

Alegazioan azaltzen du kezkatuta dagoela haien teilatuetan telefoniako antenak -batzuk legezkoak, beste batzuk legez kanpokoak, batzuk agerikoak eta beste asko mozorrotuak- ugaritzen ari direlako.

Aurreko hori esanda, Karlos III.a etorbideko 39. atarian antena bat jarri dela ohartarazi dute -susmatzen dutenez, operadorearen eta eraikinaren jabeen ateko akordio ekonomiko baten ostean-, eta obrak, zarata, hotza eta jabeen nahiz operadorearen eta enpresa eraikitzailearen mespretxua, bizilagunek -haiek guztiak maizterrak- jasan zituzten.

Alegazioak jarraian azaltzen duenez, Udalak antena jada jarrita zegoenean geldiarazi eta prezintatu zuen obra, eta Vodafonek orain aurkeztu du Azpiegiturei buruzko Lurralde Planean sartzeko, interesdunaren iritziz antenarik ez balego bezala, proiektu bat izanen balitz bezala, konektatzea besterik falta ez duen errealitatea bada ere.

Atal honetara helduta alegaziogileak adierazi du erabat babesik gabe sentitzen dela.

10/2002 Foru Legearen zioen azalpena aipatu du. Hain zuzen ere, legearen xedea azaltzen da: uhin elektromagnetiko ez-gidatuen bidezko telekomunikazioko oinarrizko estazioak arautzea, haien ezarpena Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoan antolatzeko eta haiei buruzko plangintza bat egiteko, bai eta herritarren osasuna dela-eta aurre neurriak hartzeko eta osasuna bera zaintzeko ere; eta halaber, azpiegitura horiek ingurumenean, hirigintzan eta begirako ere duten eragina gutxitzea. Hori kontuan hartuta alegaziogileak hau galdetzen dio bere buruari: "Nola antolatu eta planifikatuko du, egiten duen gauza bakarra operadoreek aukeratutako kokalekuak arautzea bada? Nola prebenitu eta babestuko du herritarren osasuna, ez badu instalazioen kontrolik edo aldian aldiko ikuskapenik egiten, aipatu legeak ezartzen dituen baldintzetara egokitzen zaizkiola egiaztatzeko?".

Alegazioak jarraian dionez, 10/2002 Foru Legeak debekatu egiten du antenak ikastetxeetan jartzea, baina bere iritziz, haietatik metro gutxira jartzen dira, haiek bizi diren eta haien seme-alabak bizi diren eta lo egiten duteneko etxebizitzen gainean eta parean. Horri dagokionez interesdunak zera uste du: osasuna babesten bada, administrazioak neurriak hartu behar ditu zientziaren aurrerapenak osasunerako kaltegarriak izan daitezkeelako susmorik txikienaren aurrean.

10/2002 Foru Legea berriro aipatuz, alegaziogileak dioenez, arau horrek operadoreak soilik babesten ditu, haien antenak legeztatu ahal izan ditzaten, kontrolik gabe funtzionatzen urteak eman dituzten arren eta operadoreek haien nahierara jarri dituzten arren.

Carlos III kokalekuaren fitxari dagokionez, 10/2002 legea hainbat artikuluetan urratzen duela uste du:

-20. artikulua. Agindu horrek arau-hauste oso larritzat hauek jotzen ditu: Azpiegiturei buruz onetsitako lurralde planetan jaso gabeko instalazioak eraikitzea...

Alegazioak dioenez, instalazioa obretarako baimenik gabe eta Azpiegiturei buruzko Lurralde Plan batean ere egon gabe eraiki da. Egitate hori justifikatzeko Iruñeko Udalaren Obretako ikuskatzailearen 2010eko otsaileko txosten bat transkribatzen da, eta txosten hori kontuan hartuta operadoreak bi antenaren instalazioa jada prestatu duen galdetzen du.

-4.2.a. artikulua. Hau dio: Jardueren titularrek ondoko printzipioei jarraitu beharko diete: a) Herritarren osasunaren babesa bermatzen ez duen edozein instalazio saihestea.

Horri dagokionez alegaziogileak galdetzen du ea operadoreak nola bermatuko duen herritarren osasuna haien esanetan estaldura ona eta oso ona bitartean ematen duten 500 metroko erradioaren barnean; nola babestuko dituen pertsonak uhin elektromagnetikoen metatze efektutik, Iruñeko Bigarren Zabalgunea bezalako gune batean, antenak gero eta gehiago ugaritzen ari diren leku batean; eta zein diren babeserako neurri zehatzak, operadoreak azaltzen dituen definizio generikoez harago.

-5.2. artikuluak eta 2. eranskinak hau ezartzen dute: Ondokoak izanen dira arretazko erabilerako lekuak: Ikastetxeak, osasun-etxeak, ospitaleak, zahar-etxeak eta parke publikoak.

Alde horretatik, interesdunaren ustez, oinarrizko estaziotik 100 metrotik beherako erradioan 28 zentro sanitario eta Vázquez de Mella Ikastetxe Publikoa daude, baina ez dira kontuan hartu alegatutako fitxan, ez da aurreikusi emisio irrati-elektrikoko mailak zehazten dituen azterlanik, eta ez da txertatu arretazko erabilerako leku horietarako babes neurririk.

-3.eranskina: Babes eremu bat edo eremu irekietako eta esposizioko edo erabilera jarraituko gutxieneko distantzia bat zehazten du, eta eremu irekietan, eraikinen babesik ez dagoenetan, erabilera eta jendearentzako esposizio jarraitua gertatzen bada, efektu termiko izenekotik babesteko bete beharreko murrizpen gehigarriak jartzen ditu.

Agindu horri dagokionez alegatzen da ez dela zehaztu babeserako gune edo paralelepipedorik San Fermin kaleko 12 zenbakiko etxebizitzetarako eta Carlos III kaleko 35, 37 eta 39 zenbakietako etxebizitzetarako, hain zuzen ere antenaren ondo-ondoan dauden etxebizitzetarako, haietan bizi diren pertsonen gaineko eragina prebenitzeko.

Halaber, alegatzen da 10/2002 Foru Legeak ahalmena ematen diola Nafarroako Gobernuari eranskinetako erreferentziako mailak pertsonen osasunaren babes eta segurtasun handiagoak bermatzeko ematen diren aurrerapen zientifiko eta teknologikoen arabera egokitzeko, baita foru lege hori garatzeko. Hain zuzen ere garatzea falta da, eta alegaziogileen iritziz, garatuko balitz, legea zein helburutarako onetsi zen, hori lortu ahalko litzateke: telefonia mugikorreko azpiegituren instalazioa antolatu eta planifikatzea, herritarren osasuna dela-eta aurre neurriak hartu eta osasuna bera zaintzearren.

Azaldutako guztiagatik, alegazio-idazkiaren amaieran Nafarroako Gobernuari eskatzen diote babes ditzala eta, arretaren printzipioa aplikatuz:

1.-10/2002 Legea gara dezala, pertsonen osasuna babesteko bermea izan dadin.

2.-Carlos III kaleko 39 zenbakiko antena jendaurrean jarri den Azpiegiturei buruzko Lurralde Planetik ken dadila.

3.-Vodafonen Azpiegiturei buruzko Lurralde Plana geldiaraz dezala jendaurrean jarri den Azpiegiturei buruzko Lurralde Planaren bigarren, hirugarren eta laugarren aldaketei dagokienez.

Alegazio horiei 766 lagunek sinatutako idazki baten kopia diligentziaduna erantsi zitzaien: "Telefonia mugikorreko antenak, teilatuetan ez" izenburuko idazki horren bidez, Nafarroako Gobernuari eta Iruñeko Udalari honako eskari hauek egin zizkieten:

-Legeztatzeko tramitean dauden antenen legeztapena berehala geldiaraz dezatela.

-Jarrita daudenen kokalekuak berrazter ditzatela erradiazioaren, segurtasunaren, distantzien, etab.en gehieneko mugei dagokienez.

-Antenak jartzea herritik 600 metrora soilik baimen dezatela, inola ere ez eraikinen zabaltzetan, komunikazioen aurrerapena osasunaren babesarekin bateragarria izan dadin.

-Ikastetxe, liburutegi, ospitale eta leku publikoetatik Wifi sistema guztiak kentzea eta haien ordez kablea edo zuntz optikoa jartzea, Europako gobernu batzuk egiten ari diren moduan (Frantzia, Austria, Alemania, etab. ...), eta partikularrei ere informazio gehiago ematea etxeetan kableen aukera sustatzeko.

-10/2002 Foru Legearen muga-balioak berrazter ditzatela, Europako parlamentuaren 2009ko apirilaren 2ko Ebazpenaren eta Bioinitiative txostenaren arabera.

AT-NA-Cuatrovientos kokalekuari buruzko alegazio-idazkiak:

13, 14 eta 15. María Ginesa Cruz García andrea.

Alegaziogileak bere idazkietako bitan adierazten duenez, 10/2002 Foru Legeak berak arautzen dituen instalazioek bete behar dituzten gehieneko esposizio mailak eta segurtasun distantziak ezartzen ditu, eta, muga eta distantzia horiek aplikatzearen ondorioetarako, arretazko erabilerako lekuak ikastetxeak, osasun-etxeak, ospitaleak, zahar-etxeak eta parke publikoak dira.

Jarraian alegatzen duenez, lehendik dagoen antenatik 40 metro baino gutxiagora Patxi Larrainzar Ikastetxe Publikoa dago, eta 70 metrora "Aita Menni Erietxe Psikiatrikoa" izeneko Zentro Sanitarioa dago.

Halaber, alegatzen da aipatu antena funtzionatzen ari dela inolako Azpiegiturei buruzko Lurralde Planetan sartu egon gabe, eta inolako obretako lizentziarik edo Foru Komunitateko Administrazioaren inolako kontrolik gabe.

Vodafone operadoreak aipatu antena instalatzeko aurkeztutako agiriari dagokionez, zehaztu egin behar da lehen aipatu diren Ikastetxe Publikoa eta Zentro Sanitarioa ez direla azaltzen arretazko erabilerako leku gisa, eta ez dagoela berariazko azterlanik espazio horietan dauden emisio irrati-elektrikoko mailak zehazteko, eta ez direla justifikatzen 100 metrotik beherako erradio batean esposizio mailak minimizatzeko hartu diren neurriak.

Alegaziogileak adierazten duenez, antena hori funtzionatzen ari da, eta hori bere ustez arriskutsua da, Ikastetxe Publiko horretara joaten diren haurrentzat babesgabetasun egoera egoteaz gain.

Lehenago azaldu den guztiagatik, eta 10/2002 Foru Legea aplikatzeko, AT-NA-Cuatrovientos III antenari dagokionez, alegaziogileak eskatzen du jendaurrean jarri den Azpiegiturei buruzko Lurralde Planetik ken dadila, antena horren funtzionamendua berehala eten dadila, zehapen prozedura aplika dadila eta instalazioa kentzeko agindua eman dadila, onetsitako Azpiegiturei buruzko Lurralde Plan batean ere egon gabe eraiki delako eta gainera Zentro Sanitario batetik 70 metro baino gutxiagora dagoelako.

AT-NA-Carlos III eta AT-NA-Cuatrovientos kokalekuri buruzko alegazioei batera emandako erantzuna (5.etik aurrerako alegazioak):

Lehenengoz, berretsi nahi da Azpiegiturei buruzko lurralde planak onestea maiatzaren 10eko 10/2002 Foru Legean ezarri eskakizunak betetzen dituzten etorkizuneko kokalekuetarako aurreikuspena egitea dela; dena dela, Udalak bere eskumenak erabiliko ditu lizentzia egokiak berariazko udal araudiaren arabera emateko. Beste alde batetik, instalatuta dauden eta/edo funtzionatzen ari diren antenak geldiarazteko eta, bidezkoa bada, zehazteko eskaria, toki entitate eskudunean egin behar da.

Halaber, adierazi behar da zaratak, bibrazioak edo bestelako eragozpenak kontrolatzeko eskumena Udalarena dela, kasuan kasu ematen diren lizentzietan ezarritako baldintzak betetzen direla kontrolatzeko eskumena bezala. Auzi horiek guztiak prozedura honetatik kanpo daude.

Arretazko erabilerako lekuei buruz alegatu denari dagokionez, honako hau adierazi behar da: 10/2002 Foru Legeak ez du eragozten estazio bat instalatzea estazio horren inguruko 100 metroko erradioan arretazko erabilerako leku bat egoteagatik, besterik gabe. Kasu horietarako, foru legearen II. eranskinak azaltzen duen gauza bakarra da Operadoreak berariazko azterlan bat aurkeztu behar duela espazio horietan dauden emisio irrati-elektrikoko mailak zehazteko.

Beste alde batetik, zentro sanitarioak arretazko erabilerako lekutzat jotzeari buruz alegatu denari dagokionez, gogora ekarri behar da 10/2002 Foru Legeak honako hau ezartzen duela: "Ondokoak izanen dira arretazko erabilerako lekuak: Ikastetxeak, osasun-etxeak, ospitaleak, zahar-etxeak eta parke publikoak."

Alde horretan, Zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitarioak baimentzeari buruzko oinarri orokorrak ezartzen dituen urriaren 10eko 1277/2003 Errege Dekretuak Zentro Sanitarioari eta Osasun Zentroari buruz ezartzen dituen definizioei erreparatuta, adierazi behar zentro sanitarioak ez direla osasun zentrotzat jotzen -osasun zentroa honela definitzen da: oinarrizko laguntzako taldeek haien jarduera eta eginkizunak betetzen dituzteneko egitura fisiko eta funtzionala, eta osasun zentroa, aldiz, honela: profesional gaituek funtsean osasun jarduerak egiten dituzteneko edozein motatako instalazioa-.

Halaber, zehaztu behar da haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako Vázquez de Mella Ikastetxe publikoa AT-NA-Carlos III kokalekutik 100 m-ra baino gehiagora dagoela.

Azkenik adierazi behar da alegatutako bi kokalekuen fitxetan, hain zuzen ere espedienteetan dauden fitxetan, arretazko erabilerako lekuetan egin beharreko berariazko azterlanak aurreikusten direla. AT-NA-Carlos III kokalekuaren kasuan, azterlanean 10/2002 Foru Legeak eskatzen dituen beharkizun guztiak aztertzen dira, eta halaber, foru lege horrek ezarritako gehieneko mailetatik beherako emisio irrati-elektrikoko mailak zehazten ditu. Alegatzen den bezala, azterlan horretan ez da kontuan hartzen paralelepipedo itxurako babes eremu baten zehaztapena, sistema erradiatzaileetaraino gutxieneko distantziak ezartzeko (10 metro x 6 metro x 4 metro). Gabezia hori konpontzeko, operadoreak kokaleku horretarako fitxa berri bat aurkeztu du, aipatutako informazio hori osatuz.

Beste alde batetik, AT-NA-Cuatrovientos kokalekuaren fitxaren berariazko azterlana berraztertu ondoren egiaztatu da azterlan horretan ez dela kontuan hartu "Aita Menni Erietxe Psikiatrikoa" Zentro Sanitarioa eta arretazko erabilerako leku horretan bertan hartutako neurketa ez datorrela bat Patxi Larrainzar ikastetxe publikoan hartutakoarekin. Ondorioz, operadoreak kokaleku horri buruzko informazioa berariazko beste azterlan batekin osatu du.

III.-Erabakiaren determinazioak.

Nafarroako Gobernuaren 2010eko maiatzaren 17ko erabakiak bere xedapen zatian ondoko determinazio hauek ezarri zituen:

"2. Espedientea behin betiko onetsi aurretik, entitate sustatzaileak espediente bakoitzaren testu bategin bat aurkeztu behar du, paperean eta formatu digitalean. Erabaki honen azalpen zatian aipatutako zuzenketak eta agiriak jasoko dira testu bateginean.

Halaber, espedienteak onetsi baino lehen, "Vodafone España, S.A." enpresak bere sarearen eskema orokor bat aurkeztu beharko du, espediente bakoitzeko kokaleku guztiak ez ezik onetsitako planekoak ere bilduko dituena. Haien zerrenda ere aurkeztu beharko da, euskarri informatikoan, UTM koordenatuak barne.

3. Dokumentazioa osaturik ez duten kokalekuak baztertu eginen dira.

4. Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasun Publikoaren Institutuak 2009ko maiatzaren 20an egindako txostena betez, plana aldatu eta gaurkotzeko bigarren espedienteari dagokionez, abian jarri ondoren azterlan zehatz bat aurkeztu beharko da, euskarri informatikoan eta grafikoan, enpresa homologatu batek egina, ondoko kokaleku hauen emisio irrati-elektrikoei buruz:

-AM-NA-ABLITAS.

-AM-NA-CABANILLAS.

-AM-NA-IBERKOIEN.

-AT-NA-LEKUNBERRI.

-AM-NA-MENDIGORRIA.

-AM-NA-MIRANDA.

-AM-NA-PITILLAS.

-AM-NA-SARTAGUDA.

-GN-NA-ABARTZUZA.

-GN-NA-ARRAIOZ.

-TM-NA-ARRAITZA.

-TM-N4-GUARDIAN.

-TM-NA-MIRAVALLES.

-TM-NA-ZUASTI.

5. Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak 2010eko martxoaren 8an egindako txostena betez, plana aldatu eta gaurkotzeko hirugarren espedienteari dagokionez, obretarako lizentzia eman aurretik TM-NA-Monjardin kokalekuko instalazioen Ingurumen ukipenetarako baimena tramitatu beharko da.

6. Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasun Publikoaren Institutuak 2009ko maiatzaren 27an egindako txostena betez, Lurralde Plan honetan agertzen diren oinarrizko estazioen berariazko baimenei buruzko prozesuan, 10/2002 Foru Legearen I. eta II. eranskinetan ezarritakoa eta sentikortzat jotako gune edo lekuetarako ezarritako berariazko xedapenak betetzen direla justifikatu beharko da.

Sustatzaileak 2. determinazioari erantzun dio, eskatu zaion informazioa aurkeztuz. Gainerako determinazioak, haien izaera dela-eta, espedienteen ebazpenean erreproduzitu behar dira.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduko Batzordearen txostenarekin bat etorririk, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean eta aplikatu beharreko gainerako araudietan xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako, Osasuneko, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko eta Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilarien proposamenei jarraituz,

ERABAKI DU:

1. Aurkeztu diren alegazioen gainean ebaztea, erabaki honen azalpen zatian adierazitako moduan.

2. Erabaki hau eta "Vodafone España, S.A." enpresak aurkeztutako Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegituren Lurralde Plana aldatu eta eguneratzeko bigarren, hirugarren eta laugarren espedienteak telekomunikazioen arloan eskumena duen Departamentura igortzea, horien gaineko ebazpena eman dezan, jarraian azalduko diren determinazioekin:

-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak 2010eko martxoaren 8an egindako txostena betez, plana aldatu eta gaurkotzeko hirugarren espedienteari dagokionez, obretarako lizentzia eman aurretik TM-NA-Monjardin kokalekuko instalazioen Ingurumen ukipenetarako baimena tramitatu beharko da.

-Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasun Publikoaren Institutuak 2009ko maiatzaren 27an egindako txostena betez, Lurralde Plan honetan agertzen diren oinarrizko estazioen berariazko baimenei buruzko prozesuan, 10/2002 Foru Legearen I. eta II. eranskinetan ezarritakoa eta sentikortzat jotako gune edo lekuetarako ezarritako berariazko xedapenak betetzen direla justifikatu beharko da.

-Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasun Publikoaren Institutuak 2009ko maiatzaren 20an egindako txostena betez, plana aldatu eta gaurkotzeko bigarren espedienteari dagokionez, abian jarri ondoren azterlan zehatz bat aurkeztu beharko da, euskarri informatikoan eta grafikoan, enpresa homologatu batek egina, ondoko kokaleku hauen emisio irrati-elektrikoei buruz:

-AM-NA-ABLITAS.

-AM-NA-CABANILLAS.

-AM-NA-IBERKOIEN.

-AT-NA-LEKUNBERRI.

-AM-NA-MENDIGORRIA.

-AM-NA-MIRANDA.

-AM-NA-PITILLAS.

-AM-NA-SARTAGUDA.

-GN-NA-ABARTZUZA.

-GN-NA-ARRAIOZ.

-TM-NA-ARRAITZA.

-TM-N4-GUARDIAN.

-TM-NA-MIRAVALLES.

-TM-NA-ZUASTI.

-Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren arabera, obretako udal lizentziak eman baino lehen instalazio bakoitzaren ingurumen ukipenetarako baimen egokia tramitatu beharko da.

-Aurreikusitako lanetan, horren berririk izan ez eta aztarna arkeologikoren bat agertuko balitz, lanak gelditu eta horren berri eman beharko dio, berehala, Ondare Arkeologikoaren Bulegoari, ondare historikoaren alorrean indarrean dagoen legeriarekin bat (Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 59. artikuluan eta Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legearen 43.3 eta 44. artikuluak). Aipatu foru legearen 101.h artikulua aplikatzeko, oharpen hori ez betetzeagatik ondare historikoari gerta lekiokeen edozein ukipen arau-hauste larritzat joko litzateke.

3. "Vodafone España, S.A." enpresari agindeia egitea, hiru hilabeteko epean testu bategin bat igor dezan -paperean eta euskarri digitalean-. Testu horretan, aurreko determinazio horiek biltzeaz gain, Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegituren Lurralde Plana aldatzeko hiru espedienteetako kokalekuen fitxak eta kokalekuen UTM koordenatuen zerrenda bilduko ditu. Halaber, espedienteen onespen-datan eguneratutako erantzukizun zibileko aseguruen kopiak igorri beharko ditu.

4. Operadoreari ohartaraztea, egin asmo diren instalazioak (ur-ibilbide publikoen polizia eremua, errepideen eragin eremua, mugarri geodesikoak, zortasun aeronautikoak, lurzoru urbanizaezina, etab.) ukitu edo baldintzatzen ahal dituzten azpiegitura eta zortasunei dagokienez, kasuan kasuko arloan eskudun diren organoen baimen guztiak eskuratu beharko dituela.

5. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiari, Enpresa Zuzendaritza Nagusiko Azpiegituren, Instalazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuari, "Vianako Printzea" Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Ondare Historikoaren Zerbitzuari eta Osasun Publikoaren Institutuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

6. Erabaki hau Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari eta Ablitas, Alesbes, Antsoain, Aranguren, Arraitza, Azkoien, Baztan, Berriobeiti, Buñuel, Cabanillas, Cárcar, Cintruénigo, Corella, Deierri, Egues, Elortz, Esteribar, Galar, Iruña, Kaseda, Lekunberri, Lesaka, Lizarra, Martzilla, Mendigorria, Miranda Arga, Murchante, Oltza, Pitillas, Sartaguda, Tutera, Villamayor de Monjardín, Zarrakaztelu eta Zizurko Udalei, sustatzaileari eta alegaziogileei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartaraztea erabaki honek administrazio bidea agortzen duela eta beraren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daitekeela Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Nolanahi ere, Administrazio Publikoek aurretiazko errekerimendua egiten ahalko diote Nafarroako Gobernuari, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2011ko otsailaren 28an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

KOKALEKUEN ZERRENDA

Vodafone España, S.A.k 2006an aurkeztutako Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegiturei buruzko Lurralde Planaren
2. aldaketa/eguneratzea

UDALERRIA

UTM

KOORDENATUAK

KOKALEKUAREN

KODEA

ESTAZIO

MOTA

X

Y

1

ABLITAS

612450

4648605

AM-NA-ABLITAS

RRH-UMTS/GSM

2

ANTSOAIN

610823

4743456

AT-NA-ANTSOAIN

RRH-UMTS

3

ARRAITZA

597642

4736344

TM-NA-ARRAITZA

GSM

4

BAZTAN

615822

4778214

GN-NA-ARRAIOZ

GSM

5

BERRIOBEITI

603221

4746519

TM-NA-ZUASTI

RRH-UMTS/GSM

6

BUÑUEL

629104

4648155

AM-NA-BUÑUEL

GSM

7

CABANILLAS

624016

4654753

AM-NA-CABANILLAS

RRH-UMTS/GSM

8

CÁRCAR

584123

4694467

AM-NA-CARCAR

GSM

9

ZARRAKAZTELU

629158

4692555

GN-NA-ZARRAKAZTELU

RRH-UMTS

10

ZARRAKAZTELU

633761

4687608

AT-NA-FIGAROL

GSM

11

KASEDA

634362

4709146

AM-NA-KASEDA

GSM

12

CINTRUÉNIGO

598691

4659777

AT-NA-CIRBONERO

RRH-UMTS

13

ZIZUR

608201

4738397

AT-NA-ZIZUR-ZAHARRA

RRH-UMTS

14

CORELLA

600377

4663514

AM-NA-CORELLA-ERDIGUNEA

RRH-UMTS/DCS

15

EGUES

614382

4739890

AT-NA-BADOSTAIN

RRH-UMTS

16

EGUES

615478

4740627

AT-NA-EKOSARRIGUREN

RRH-UMTS

17

EGUES

617596

4742395

AT-NA-OSTATUA-EGUES

RRH-UMTS

18

LIZARRA

580022

4722695

TM-NA-MERKATONDOA

RRH-UMTS

19

ESTERIBAR

614927

4744151

TM-NA-MIRAVALLES

RRH-UMTS

20

GALAR

609459

4736404

AT-NA-ESKIROTZ

RRH-UMTS

21

GALAR

611029

4737183

AT-NA-NOAIN-INDUSTRIALDEA

RRH-UMTS

22

GALAR

612044

4737970

AT-NA-MOREA

RRH-UMTS

23

LEKUNBERRI

589580

4761823

AT-NA-LEKUNBERRI

GSM

24

LESAKA

606103

4792175

AM-NA-ENDARLATSA

RRH-UMTS/GSM

25

MARTZILLA

604424

4687254

AT-NA-ARDOVRIES

RRH-UMTS/DCS

26

MENDIGORRIA

595928

4719623

AM-NA-MENDIGORRIA

GSM

27

MIRANDA ARGA

596508

4703595

AM-NA-MIRANDA

GSM

28

MURCHANTE

610415

4653985

AT-NA-MURCHANTE-HERRIA

RRH-UMTS

29

OLTZA

605569

4741831

AM-NA-IBERKOIEN

RRH-UMTS/GSM

30

IRUÑA

610708

4742719

TM-NA-ARROTXAPEA

RRH-UMTS

31

IRUÑA

608580

4742528

TM-NA-SANDUZELAI

RRH-UMTS

32

IRUÑA

612011

4742064

AT-NA-MAGDALENA

RRH-UMTS

33

IRUÑA

609580

4740364

AM-NA-PIOXII

RRH-UMTS

34

IRUÑA

608429

4743010

AM-NA-ZERBITZUAK

RRH-UMTS

35

IRUÑA

608574

4740438

AM-NA-CARREFOUR

RRH-UMTS/DCS

36

IRUÑA

610819

4740982

AT-NA-AUTOBUSAK

RRH-UMTS/DCS

37

IRUÑA

607346

4742845

AT-NA-SANTA LUZIA

RRH-UMTS

38

IRUÑA

611226

4741430

TM-NA-NAFARROAKO GORTEAK

RRH-UMTS

39

IRUÑA

608025

4743431

AT-NA-EROSKI-IRUÑA

RRH-UMTS

40

IRUÑA

612891

4741877

AT-NA-SAN MIGUEL

RRH-UMTS

41

IRUÑA

611046

4741040

AT-NA-HUSA-AVENIDA

RRH-UMTS

42

IRUÑA

608380

4740099

AT-NA-MIRASIERRA

RRH-UMTS

43

IRUÑA

609610

4740633

AT-NA-REYNODENAVARRA

RRH-UMTS

44

IRUÑA

609917

4742553

AT-NA-CUATROVIENTOS

RRH-UMTS

45

IRUÑA

611574

4739254

TM-NA-SADAR

RRH-UMTS

46

IRUÑA

611148

4741547

AT-NA-ESLAVA

RRH-UMTS

47

PITILLAS

611687

4698122

AM-NA-PITILLAS

GSM

48

SARTAGUDA

578062

4692929

AM-NA-SARTAGUDA

GSM

49

TUTERA

609875

4663844

AT-NA-GUARDIAN

RRH-UMTS/GSM

50

TUTERA

616900

4654969

AT-NA-EROSKI-TUTERA

RRH-UMTS

51

ALESBES

603776

4684522

AT-NA-IAN

GSM

52

DEIERRI

584570

4732570

GN-NA-ABARTZUZA

GSM

KOKALEKUEN ZERRENDA

Vodafone España, S.A.k 2006an aurkeztutako Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegiturei buruzko Lurralde Planaren 3. aldaketa

ZK.

UDALERRIA

UTM

KOORDENATUAK

KOKALEKUAREN

KODEA

ESTAZIO

MOTA

X

Y

1

ARANGUREN

612464

4736755

AT-NA-VISCOFAN

RRH-UMTS

2

ELORTZ

613471

4732146

AT-NA-IMARKOAIN

RRH-UMTS

3

LESAKA

605565

4789690

AT-NA-LESAKA HERRIA

RRH-UMTS

4

IRUÑA

611425

4741134

AT-NA-CARLOS III

RRH-UMTS

5

TUTERA

613819

4658039

AT-NA-CANRASO

RRH-UMTS

6

VILLAMAYOR DE MONJARDIN

573754

4720755

TM-NA-MONJARDIN

GSM

KOKALEKUEN ZERRENDA

Vodafone España, S.A.k 2006an aurkeztutako Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegiturei buruzko Lurralde Planaren 4. aldaketa

Zk.

UDALERRIA

UTM

KOORDENATUAK

KOKALEKUAREN

KODEA

ESTAZIO

MOTA

X

Y

1

AZKOIEN

601284

4687506

AT-NA-JOFEMAR

RRH-UMTS

Iragarkiaren kodea: F1103860