62. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

EBAZPENA, 2011ko otsailaren 24koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, ibilgailuak konpontzeko Nafarroako tailerren sektorearen hitzarmen kolektiboko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Ikusirik ibilgailuak konpontzeko Nafarroako tailerren sektorearen hitzarmen kolektiboko soldaten berrikuspenari buruzko akordioaren testua (kodea: 31007255011995), Erregistroan 2011ko urtarrilaren 20an sartu zena eta sektoreko legezko ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek urtarrilaren 18an sinatu zutena; Langileen Estatutuari buruzko legearen testu bategina onesten duen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan eta lan hitzarmen eta akordio kolektiboak erregistratu eta gordetzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Ebazpen hau negoziazio batzordeari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2011ko otsailaren 24an.-Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia. Imelda Lorea Echavarren.

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO "IBILGAILUAK KONPONTZEKO TAILERRAK" SEKTOREAREN LAN HITZARMENEKO SOLDATA BERRIKUSPENAREN TESTUA, 2011. URTERAKO

Iruñean, 2011ko urtarrilaren 18an.

Ibilgailuak konpontzeko tailerren sektorerako hitzarmen kolektiboaren batzordea bildu da. Bertaraturikoak: ELA-STVren izeneaN, Alberto Paz Jimenez jauna, CCOOren izenean, Ana Zapata Aguirre andrea, UGTren izenean, Baltasar Garcia Salaberri jauna eta ANTRVren izenean, Luis Ursua Ibero jauna.

Bilkuran aztertu beharreko gaia 2011. urterako soldaten igoera gauzatzea da, hitzarmen kolektiboaren 30.2 artikuluan ezarritakoa betetzeko, 2010. urterako KPI erreala ehuneko 3koa izan baita. Hori dela eta, honako erabaki hauek hartu dira aho batez:

Lehena.-Indarreko hitzarmen kolektiboaren 30. artikuluko 2. atalean adierazitakoarekin bat, 3,6 puntuko igoera onartzea (2010eko KPI gehi %0,6) 2010eko tauletan ageri diren soldata-kontzeptuen gainean -oinarrizko soldata, hitzarmenaren plusa, pizgarri gabeziaren plusa eta GSB plusa-.

2011. urterako hitzarmenaren taulak 1. eranskinean azaltzen dira.

Bigarrena.-Aipatutako 30.2 artikuluari jarraikiz, tauletan ageri ez diren kontzeptuei %3ko igoera aplikatuko zaie (2010eko KPI) 2010ean esleitutako balioaren gainean.

Hirugarrena.-2011. urterako antzinatasuneko hirurtekoak berrikustea (34. artikulua), %3,6ko igoera aplikatuta (2010eko KPI gehi %0,6). Beraz, hirurteko horien gutxieneko zenbatekoak hauek izanen dira:

Lehenengo hirurtekoa: 154,96 euro.

Bigarren hirurtekoa: 310,23 euro.

Hirugarren hirurtekoa: 542,51 euro.

Laugarren hirurtekoa: 696,73 euro.

Bosgarren hirurtekoa: 774,63 euro.

Seigarren hirurtekoa: 1.006,86 euro.

Zazpigarren hirurtekoa: 1.083,86 euro.

Zortzigarren hirurtekoa: 1.161,30 euro.

Hortik gorako hirurteko bakoitzeko 79,23 euro gehituko dira.

Laugarrena.-Hitzarmen kolektiboan bidaia sarietarako, dietetarako eta kilometrajerako finkatutako zenbatekoak (37. artikulua) berrikustea. 2011. urterako, %3,6ko igoera aplikatuta (2010eko KPI gehi %0,6), honenbestekoak izanen dira:

-Dieta osoa 41,55 euro.

-Dieta osoa, 3 egunetik beherako bidaietan 48,46 euro.

-Dieta erdia 23,37 euro.

-Kilometrajea 0,37 euro.

Bosgarrena.-Hitzarmen kolektiboan diagnosiko teknikariaren pluserako ezarri diren zenbatekoak (31. artikulua) berrikustea. 2011. urterako, %3ko igoera barne (2010eko KPI), honenbestekoak izanen dira:

-Urtekoa: 568,12 euro.

-Hilekoa: 40,58 euro.

Seigarrena.-Ahalmena ematen zaio, berariaz, Luis Ursúa Ibero jaunari, akta hau Nafarroako Gobernuko Lan Departamentuko Hitzarmen Kolektiboen Erregistro Orokorrean aurkezteko eta bertan inskribatzeko, gero Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman dadin.

Eta jorratu beharreko beste gairik ez izanik, bilerari bukaera eman zitzaion idazpuruan adierazitako tokian eta egunean.

ELA-STVren izenean

CCOOren izenean:

Sin.: Alberto Paz Jiménez jauna

Sin.: Ana Zapata Aguirre andrea

UGTren izenean

ANTRVren izenean

Sin.: Baltasar García Salaberri jauna

Sin.: Luis Ursúa Ibero jauna

I. ERANSKINA

2011ko soldaten taulak

KATEGORIAK

OINARRIZKO SOLDATA (eurotan)

HITZARMENAREN PLUSA (eurotan)

PIZGARRIAK (eurotan)

GSB PLUSA (eurotan)

HILEAN GUZTIRA (eurotan)

URTEAN GUZTIRA (eurotan)

1. mailako ofiziala

1.051,40

263,00

95,72

242,00

1.652,12

23.129,68

2. mailako ofiziala

1.049,78

248,41

95,65

178,21

1.572,05

22.008,70

3. mailako ofiziala

1.024,28

229,03

94,25

183,28

1.530,84

21.431,76

Espezialista

1.011,76

229,03

93,88

171,69

1.506,36

21.089,04

Laguntzailea

-

-

-

-

1.282,90

17.960,60

Administrazioko burua

1.051,40

263,00

95,72

242,00

1.652,12

23.129,68

1. mailako administrari-ofiziala

1.049,78

248,41

95,65

178,21

1.572,05

22.008,70

2. mailako administrari-ofiziala

1.024,28

229,03

94,25

183,28

1.530,84

21.431,76

3. mailako administrari-ofiziala (adm. laguntzailea)

1.011,76

229,03

93,88

171,69

1.506,36

21.089,04

Saltzailea

1.024,28

229,03

94,25

183,28

1.530,84

21.431,76

Prestakuntza kontratua, 1. urtekoa

811,84

-

-

-

811,84

11.365,76

Prestakuntza kontratua, 2. urtekoa

944,36

-

-

-

944,36

13.221,04

Diagnosiko teknikaria

40,58

568,12

F1103990

Iragarkiaren kodea: F1103990