62. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

EBAZPENA, 2011ko otsailaren 24koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Funesko Ultracongelados Virto, S.A. (Bodega Romanako zentroa) enpresaren hitzarmen kolektiboko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Ikusirik Funesko Ultracongelados Virto, S.A. (Bodega Romanako zentroa) enpresaren hitzarmen kolektiboko soldaten berrikuspenari buruzko akordioaren testua (kodea: 31007512011998), Erregistroan 2011ko otsailaren 15ean sartu zena eta sektoreko legezko ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek urtarrilaren 26an sinatu zutena; Langileen Estatutuari buruzko legearen testu bategina onesten duen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan eta lan hitzarmen eta akordio kolektiboak erregistratu eta gordetzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Ebazpen hau negoziazio batzordeari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2011ko otsailaren 24an.-Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia. Imelda Lorea Echavarren.

Eranskina

Azagrako (Nafarroa) Ultracongelados Virto S.A enpresaren lokaletan (zentroa: Funes, Bodega Romana) bildu ziren, 2011ko urtarrilaren 26an, 17:00etan, enpresaren zuzendaritzako ordezkari eta langileen ordezkari hauek:

-Zuzendaritzaren aldetik:

Sara Virto Muro andrea.

Nuria Ibáñez Esparza andrea.

-Langileen aldetik:

Yolanda Sola Soldevilla andrea.

Alberto Navarrete Díaz jauna.

Iñaki Arce Cirauqui jauna.

Sonia Palomo Mateos andrea (UGTko aholkularia).

Gregoria Ramos Murugarren andrea (CCOOetako aholkularia).

Bi aldeek gaitasun nahikoa aitortzen diote elkarri eta ondokoa erabaki dute:

1. "Ultracongelados Virto, S.A." enpresaren (zentroa: Funes, Bodega Romana) lan hitzarmen kolektiboaren 2011ko soldaten taula onetsi eta sinatzea.

2. Ahalmena ematea enpresa zuzendaritzako legezko ordezkariei, behar diren kudeaketak egin ditzaten aipatu soldaten taula dagokion bulego publikoan erregistratzeko eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Eta adostasunaren seinale, goian aipatu tokian eta egunean sinatzen dute.

Langileen aldetik Zuzendaritzaren aldetik

ULTRACONGELADOS VIRTO, S.A.

Zentroa: Funes

2011ko ordainsarien taula

Plantillako langile finkoak.

MAILAK

KATEGORIAREN
IZENA

SOLDATA HILEAN
(eurotan)

SOLDATA URTEAN
(eurotan)

APARTEKO ORDUA
(eurotan)

HOTZAREN PLUSA
(eurotan)

GAUEKO PLUSA
(eurotan)

1.1 MAILA

DEPARTAMENTUKO ZUZENDARIA

1.499,59

22.493,85

22,47

1,20

1,93

1.2 MAILA

ARLOKO ARDURADUNA

1.383,45

20.751,75

20,72

1,13

1,78

1.3 MAILA

TEKNIKARIA

1.297,76

19.466,40

19,44

1,03

1,67

1.4 MAILA

ATALEKO ARDURADUNA

1.256,92

18.853,80

18,83

1,00

1,61

1.5 MAILA

1. MAILAKO OFIZIALA

1.169,89

17.548,35

17,54

1,00

1,50

1.6 MAILA

2. MAIL. OFIZIALA /ADMIN. OFIZIALA

1.161,61

17.424,15

17,41

1,00

1,49

1.7 MAILA

ESPEZIALISTA

1.138,50

17.077,50

17,06

1,00

1,46

1.8 MAILA

LAGUNTZAILEA /ADMIN. LAGUNTZAILEA

1.119,28

16.789,20

16,77

1,00

1,44

1.9 MAILA

IZANGAIA

1.004,15

15.062,25

15,05

1,00

1,29

1.10 MAILA

18 URTETIK BEHEITIKOA

932,25

13.983,75

-

-

-

Urteko soldata = hilabeteko soldata x 15.

Aldizkako langile finkoentzat eta behin-behinekoentzat.

MAILAK

KATEGORIAREN
IZENA

SOLDATA OSOA ORDUAN (eurotan)

APARTEKO ORDUA (eurotan)

HOTZAREN PLUSA (eurotan)

OINARRIZKO SOLDATA (eurotan)

ZATI PROPORTZIO.
(eurotan)

2.5 MAILA

1. MAILAKO OFIZIALA

10,02

17,54

1,00

6,01

4,01

2.6 MAILA

2. MAILAKO OFIZIALA

9,95

17,41

1,00

5,97

3,98

2.7 MAILA

ESPEZIALISTA

9,75

17,06

1,00

5,85

3,90

2.8 MAILA

LAGUNTZAILEA

9,58

16,77

1,00

5,75

3,83

2.9 MAILA

IZANGAIA

8,60

15,05

1,00

5,16

3,44

2.10 MAILA

18 URTETIK BEHEITIKOA

7,98

-

-

4,79

3,19

Orduko soldata osoan sartuta dago honako kontzeptu hauei dagozkien zati proportzional guztien %66,67: igandeak, larunbatak, jaiegunak, oporrak, aparteko 2 paga eta iraute paga.

F1103988

Iragarkiaren kodea: F1103988