62. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

285E/2011 Ebazpena, otsailaren 18koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, "Enplegu Lantegien Programa, 2011" izeneko diru-laguntzen deialdiko gastuaren baimena onesten duena.

Azaldutakoarekin bat, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen irailaren 13ko 59/2010 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten eskudantziak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. 1.769.815,88 euroko gastua baimentzea, "Lantegi-eskolen, lanbide-etxeen eta enplegu lantegien Programa, FSE 2007ES05UPO001" izeneko 84100-G/881001/4819/242200 kontu-sailaren kargura, deialdi honen konpromisoei aurre egiteko; betiere, aldaketak egiten ahalko dira, jasotako eskaeren arabera.

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko dute eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2011ko otsailaren 18an.-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Luis Ruiz Ciruelos.

Iragarkiaren kodea: F1104204