62. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

29/2011 FORU AGINDUA, martxoaren 11koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak emana, unibertsitate tituludunentzako sei prestakuntza bekatarako deialdia onesten duena. Bekak Turismo Zuzendaritza Nagusiko Turismoko Marketinaren Zerbitzuan aritzeko dira.

Apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezarri zen. Bekak emateko prozedurari hasiera eman aurretik deialdiaren oinarri arautzaileak onetsi behar dira, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu.

Horiek horrela, proposatu da unibertsitate tituludunentzako sei prestakuntza beka emateko deialdia eta oinarri arautzaileak onestea; beka horiek Turismo Zuzendaritza Nagusiko Turismoko Marketinaren Zerbitzuan aritzeko dira, eta haien xedea da onuradunen prestakuntza akademikoa osatzea ezagutza espezializatuekin eta esperientzia praktikoarekin, administrazio publikoen nahiz enpresa pribatuen eskaerei aurre egiteko gaitasuna eskura dezaten.

Deialdiaren xede diren bekek ezaugarri hauek dituzte:

-1. beka:

  • Norako: Turismoko Marketinaren Zerbitzua-Turismo Zuzendaritza Nagusia.
  • Betebehar akademikoak: Komunikazio, Publizitate edo Kazetaritzan tituluduna, edo antzekoa.
  • Iraupena: 2011ko ekainaren 1etik 2011ko abenduaren 31ra arte. Hamabi hilabeteko luzapenak edo laburragoak egiten ahalko dira, gehienez hiru urte egin arte.
  • Diru zuzkidura: 929,98 euro hilabeteko. Bekaren iraupena luzatuz gero, diru kopurua eguneratu eginen da, KPIak Nafarroan duen urteko aldaketa aplikatuz, 1.083 euroko zenbatekoa gainditu gabe (alegia, 172/2004 Foru Dekretuak ahalbidetzen duen gehieneko zenbatekoa).

-2. beka:

  • Norako: Turismoko Marketinaren Zerbitzua-Lizarrako Turismo Bulegoa.
  • Betebehar akademikoak: goi mailako tituludunak eta diplomadunak, edo baliokideak (ikus onartzen diren tituluen taula, 4. atalean).
  • Iraupena: 2011ko maiatzaren 15etik 2011ko abenduaren 31ra arte. Hamabi hilabeteko luzapenak edo laburragoak egiten ahalko dira, gehienez hiru urte egin arte.
  • Diru zuzkidura: 1.065,41 euro hilabeteko. Bekaren iraupena luzatuz gero, diru kopurua eguneratu eginen da, KPIak Nafarroan duen urteko aldaketa aplikatuz, 1.083 euroko zenbatekoa gainditu gabe (alegia, 172/2004 Foru Dekretuak ahalbidetzen duen gehieneko zenbatekoa).

-3. beka:

  • Norako: Turismoko Marketinaren Zerbitzua-Lizarrako Turismo Bulegoa.
  • Betebehar akademikoak: goi mailako tituludunak eta diplomadunak, edo baliokideak (ikus onartzen diren tituluen taula, 4. atalean).
  • Iraupena: 2011ko maiatzaren 15etik 2011ko urriaren 15era arte, luzatzeko aukerarik gabe.
  • Diru zuzkidura: 1.065,41 euro hilabeteko.

-4. beka:

  • Norako: Turismoko Marketinaren Zerbitzua-Iruñeko Turismo Bulegoa.
  • Betebehar akademikoak: goi mailako tituludunak eta diplomadunak, edo baliokideak (ikus onartzen diren tituluen taula, 4. atalean).
  • Iraupena: 2011ko maiatzaren 15etik 2011ko abuztuaren 15era arte, luzatzeko aukerarik gabe.
  • Diru zuzkidura: 1.065,41 euro hilabeteko.

-5. eta 6. bekak:

  • Norako: Turismoko Marketinaren Zerbitzua-Iruñeko Turismo Bulegoa.
  • Betebehar akademikoak: goi mailako tituludunak eta diplomadunak, edo baliokideak (ikus onartzen diren tituluen taula, 4. atalean).
  • Iraupena: 2011ko ekainaren 15etik 2011ko irailaren 15era arte, luzatzeko aukerarik gabe.
  • Diru zuzkidura: 1.065,41 euro hilabeteko.

Horrenbestez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 126/2007 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Unibertsitate tituludunentzako eta diplomadunentzako sei prestakuntza beka emateko deialdia eta haren oinarri arautzaileak onestea. Bekak Turismo Zuzendaritza Nagusiko Turismoko Marketinaren Zerbitzuan aritzeko dira. Deialdiaren oinarriak foru agindu honen eranskinean ageri dira.

2. Gehienez 88.655,24 euroko gastua baimentzea, 2011, 2012, 2013 eta 2014ko gastu aurrekontuetako "Praktiketako ikasleentzako transferentzia arruntak" izeneko A10002-A1200-4800-432300 kontu-sailaren kargura, bekak ordaindu ahal izateko gehieneko iraupena amaitu arte luzatzen badira. Ekitaldikako banaketa hau da:

EKITALDIA

ZENBATEKOA

2011 (maiatzetik abendura arte)

29.416,18

2012

24.488,4

2013

24.833,16

2014 (urtarriletik maiatzera arte)

9.917,5

3. Deialdi hau, haren oinarriak eta eskabide eredua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Foru agindu hau jakinaraztea Turismoko Marketinaren Zerbitzuari, Turismo Zuzendaritza Nagusiari, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko martxoaren 11n.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

ERANSKINA

Deialdiaren oinarriak

Unibertsitate tituludunentzako sei prestakuntza bekaren deialdia (Turismoko Marketinaren Zerbitzua).

1. Xedea.

Apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezarri zen.

Aipatu araudiak ezarritako esparruan, "Vianako Printzea" Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Turismo Zuzendaritza Nagusiak deialdi hau abian jarri du. Xedea da onuradunen prestakuntza akademikoa osatzea ezagutza espezializatuekin eta esperientzia praktikoarekin, horrela administrazio publikoek nahiz enpresa pribatuek, ezagupen eta trebetasunei dagokienez, egiten dituzten eskakizunei erantzun ahal izateko.

Deialdiaren xede diren bekek ezaugarri hauek dituzte:

-1. beka:

  • Norako: Turismoko Marketinaren Zerbitzua-Turismo Zuzendaritza Nagusia.
  • Betebehar akademikoak: Komunikazio, Publizitate edo Kazetaritzan tituluduna, edo antzekoa.
  • Iraupena: 2011ko ekainaren 1etik 2011ko abenduaren 31ra arte. Hamabi hilabeteko luzapenak edo laburragoak egiten ahalko dira, gehienez hiru urte egin arte.
  • Diru zuzkidura: 929,98 euro hilabeteko. Bekaren iraupena luzatuz gero, diru kopurua eguneratu eginen da, KPIak Nafarroan duen urteko aldaketa aplikatuz, 1.083 euroko zenbatekoa gainditu gabe (alegia, 172/2004 Foru Dekretuak ahalbidetzen duen gehieneko zenbatekoa).

-2. beka:

  • Norako: Turismoko Marketinaren Zerbitzua-Lizarrako Turismo Bulegoa.
  • Betebehar akademikoak: goi mailako tituludunak eta diplomadunak, edo baliokideak (ikus onartzen diren tituluen taula, 4. atalean).
  • Iraupena: 2011ko ekainaren 1etik 2011ko abenduaren 31ra arte. Hamabi hilabeteko luzapenak edo laburragoak egiten ahalko dira, gehienez hiru urte egin arte.
  • Diru zuzkidura: 1.065,41 euro hilabeteko. Bekaren iraupena luzatuz gero, diru kopurua eguneratu eginen da, KPIak Nafarroan duen urteko aldaketa aplikatuz, 1.083 euroko zenbatekoa gainditu gabe (alegia, 172/2004 Foru Dekretuak ahalbidetzen duen gehieneko zenbatekoa).

-3. beka:

  • Norako: Turismoko Marketinaren Zerbitzua-Lizarrako Turismo Bulegoa.
  • Betebehar akademikoak: goi mailako tituludunak eta diplomadunak, edo baliokideak (ikus onartzen diren tituluen taula, 4. atalean).
  • Iraupena: 2011ko maiatzaren 15etik 2011ko urriaren 15era arte, luzatzeko aukerarik gabe.
  • Diru zuzkidura: 1.065,41 euro hilabeteko.

-4. beka:

  • Norako: Turismoko Marketinaren Zerbitzua-Iruñeko Turismo Bulegoa.
  • Betebehar akademikoak: goi mailako tituludunak eta diplomadunak, edo baliokideak (ikus onartzen diren tituluen taula, 4. atalean).
  • Iraupena: 2011ko maiatzaren 15etik 2011ko abuztuaren 15era arte, luzatzeko aukerarik gabe.
  • Diru zuzkidura: 1.065,41 euro hilabeteko.

-5. eta 6. bekak:

  • Norako: Turismoko Marketinaren Zerbitzua-Iruñeko Turismo Bulegoa.
  • Betebehar akademikoak: goi mailako tituludunak eta diplomadunak, edo baliokideak (ikus onartzen diren tituluen taula, 4. atalean).
  • Iraupena: 2011ko ekainaren 15etik 2011ko irailaren 15era arte, luzatzeko aukerarik gabe.
  • Diru zuzkidura: 1.065,41 euro hilabeteko.

2. Diru-zuzkidura.

-Hau da beka hauetarako diru-zuzkidura:

  • 1. beka: 929,98 euro hilabeteko.
  • 2., 3., 4., 5. eta 6. bekak: 1.065,41 euro hilabeteko.

-Luzapena eginez gero, laguntza aurreko urteko Nafarroako KPIaren arabera eguneratuko da, betiere apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuaren 15. artikuluan ezarritako gehieneko zuzkidura (edo haren eguneraketa) gainditu gabe. Foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezarri zen.

-Diru kopuru horri pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagokion konturako atxikipena eginen zaio, indarra duten arauei jarraikiz hala egin behar baldin bada.

-Bekadunei ematen zaien dirua ez da soldata edo lansaritzat hartuko, diru-laguntza publikotzat baizik.

-Ordainketa hilabetero eginen da, hilabeteak bukatutakoan.

-Guztirako gastua (29.416,18 eurokoa) 2011ko gastuen aurrekontuko "Praktiketako ikasleentzako transferentzia arruntak" izeneko A10001-A1200-4800-432300 kontu-sailaren kargura finantzatuko da, aipatutako diru-zuzkiduraren arabera.

3. Onuradunek bete beharreko baldintzak.

Prestakuntza bekak hartzen ahalko dituzte, soil-soilik, ondorengo baldintza guztiak betetzen dituzten pertsona fisikoek:

a) Adin nagusikoa izatea.

b) Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko estatu batekoa edo, Europar Batasunak sinatu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen duen estatu batekoa. Dena den, Espainiako nazionalitatea ez duenak gaztelaniaz behar adina badakiela frogatu beharko du.

c) Jarduteko gaitasun osoa izatea eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen laguntza eta diru-laguntza publikoak jasotzeko desgaitua ez egotea.

d) Bizitokia Nafarroan izatea, deialdiaren eguna baino urtebete lehenagotik gutxienez.

e) Eranskin honetako 1. atalean zehaztutakoaren arabera, beka bakoitzari dagokion unibertsitate titulu ofiziala edo horren baliokidea izatea, Espainiako agintariek luzatua edo homologatua. Ziklo luzeko ikasketak egiten ari direnen kasuan, lehenbiziko zikloko ikasketak bukatu dituzten interesdunak ere onartuko dira.

f) Eskatutako titulua prestakuntza bekarako deialdia egin aurreko hiru urteen barrenean eskuratua izatea.

g) Bekaren xedeko prestakuntzan aritzea galaraz dezakeen ezintasun fisikorik edo gaixotasunik ez izatea.

4. Onartzen diren titulazioen zerrenda.

1. bekarako onartzen diren tituluak Informazio Zientzien esparrukoak dira: Kazetaritza, Ikus-entzunezko Komunikazioa, Publizitatea, eta baliokideak.

Hauek dira ezaugarri akademiko berariazkorik ez duten beketarako (hau da, 2., 3., 4., 5. eta 6. beketarako) onartzen diren titulazioak (gizarte eta zuzenbideko zientzien edo giza zientzien adarren barruan). Ondoko zerrendan, titulazioak orokorrean aipatzen dira, bai unibertsitateko irakaskuntza plan zaharraren menpe daudenak (diplomak eta lizentziak) bai Boloniako Planak indarra hartzean ezarri den plan berrikoak (gradu hirukoitza, bikoitza edo gradu bakarra).

-Gizarte eta Zuzenbideko Zientziak:

  • Enpresen Administrazio, Zuzendaritza eta Kudeaketa
  • Antropologia Sozial eta Kulturala.
  • Bibliotekonomia eta Dokumentazioa.
  • Gorputz Jardueren eta Kirolaren Zientziak.
  • Informazio Zientziak.
  • Zientzia Politikoak.
  • Zuzenbidea.
  • Ekonomia Zientziak.
  • Gizarte Hezkuntza.
  • Enpresa Zientziak.
  • Estatistika.
  • Finantzak.
  • Kudeaketa eta Administrazio Publikoa.
  • Merkatuko Ikerketa eta Teknikak.
  • Marketina.
  • Lan Harremanak.
  • Nazioarteko Harremanak.
  • Soziologia.
  • Gizarte Lana.
  • Turismoa.
  • Hirigintza, Lurraldearen Antolamendua eta Iraunkortasuna.

-Giza Zientziak:

  • Arkeologia.
  • Antropologia (adar guztiak).
  • Artea (adar guztiak).
  • Arte Ederrak.
  • Kulturaren Zientziak.
  • Diseinua.
  • Hizkuntza eta Literatura Ikasketak.
  • Filologia.
  • Filosofia.
  • Geografia.
  • Kultur Kudeaketa.
  • Historia.
  • Giza Zientziak.
  • Musikologia.
  • Paisajismoa.
  • Erlijioak eta Gizarteak.
  • Itzulpengintza eta Interpretazioa.
  • Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatua.

Aurkezten den edozein bekatarako, lehen eta bigarren zikloak dituzten titulazioetan, lehen zikloko ikasketak amaituak dituzten pertsonen eskaerak ere onartuko dira.

5. Eskaerak aurkeztea.

1. Deialdiko bekak eskatzeko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Eskatzaileek Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako tokietako edozeinetan agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a. Eskabidea (eredua eranskin honen azken atalean dago).

b. Nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen fotokopia konpultsatua.

c. Helbidea Nafarroan duela frogatzen duen agiria.

d. Deialdiaren eguna baino urte bat lehenagotik gutxienez, bizitokia Nafarroan duela frogatzen duen ziurtagiria.

e. Alegatutako merezimendu guztien ziurtagiriak edo frogagirien fotokopia konpultsatuak (ikasketa osagarriak, bete beharreko lanpostuarekin zerikusia duten ikastaroak, lortutako bekak, egindako ikerlanak, hizkuntzak, bai eta izangaiari egokiak iruditzen zaizkion gainerako jarduera edo merezimendu guztiak ere).

f. Deialdiko bekak eskatu ahal izateko tituluaren ziurtagiria edo fotokopia konpultsatua.

3. Si la solicitud presentada en plazo no reuniera los requisitos indicados en el apartado anterior, el órgano competente requerirá al interesado para que la subsane en el plazo máximo de 10 días hábiles, indicándole que de no hacerlo así, se le tendrá por desistido y se dictará la resolución de archivo del expediente, que le será notificada.

Deialdian ezarritako merezimenduei buruzko agiriak aurkezten ez badira, eskaera ezin izanen da zuzendu.

4. Bekak jasotzeko eskaera aurkezteak berarekin dakar eskatzaileak deialdia arautzen duten oinarriak onartzea.

6. Eskaeren ebaluazioa.

1. Eskaerak Turismo Zuzendaritza Nagusiko Turismoko Marketinaren Zerbitzuak tramitatuko ditu.

2. Bekadunak batzorde batek hautatuko ditu. Hona batzordekideak:

-Carmen Oroz Iribarren andrea, Turismoko Marketinaren Zerbitzuko zuzendaria, batzordeburu lanetan arituko dena (ordezkoa: Iñaki Martínez de Vírgala Lusarreta jauna, Sustapenerako Ekintzen Bulegoko burua).

-Estefanía Munarriz Nuin andrea, Sustapenerako Baliabideen Ataleko burua (ordezkoa: Amaya Alcelay Llano andrea, Turismoa Sustatzeko Euskarrien Bulegoko burua).

-Nieva Uriz Domezain andrea, turismoko jardueretako ofiziala (ordezkoa: Patxi Sáenz Lazcano jauna, turismoko jardueretako ofiziala).

Aurkezten diren eskaerak aztertu eta baloratuko ditu batzorde horrek, eta bekak puntu gehien (guztira 45 puntu izan daitezke, gehienez ere) ateratzen duten izangaiei ematea proposatuko du, ondoko baremoan oinarrituz:

a. Ikasketa osagarriak, ikastaroak, bestelako bekak, ikerlanak, etab., bete beharreko lanpostuekin zerikusia badute eta bekarako eskatzen den tituluaren ikasketa-programakoak ez badira. (10 puntu gehienez).

Honako irizpide honen arabera puntuatuko dira:

Turismoaren inguruko masterra: 2,25 puntu

Turismoaren inguruko ikastaroak, 50 ordutik gorakoak: 1,75 puntu

Turismoaren inguruko ikastaroak, 25 ordutik gorakoak: 0,75 puntu

Turismoaren inguruko ikastaroak, 25 ordutik beherakoak: 0,15 puntu

b. Euskara eta atzerriko hizkuntzak, Hizkuntza Eskola Ofizial bateko agirien bidez frogatuak (15 puntu gehienez).Hizkuntzak baloratzeko, kontuan hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean ezarritakoa. Ebazpen horrek euskararen eta Europar Batasuneko hizkuntzen jakite-maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliozkotzeak, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera, ezarri zituen.

A1 maila: puntu bat.

A2 maila: 2 puntu.

B1 maila: 3 puntu.

B2 maila: 4 puntu.

C1 maila: 5 puntu.

c. Euskara eta atzerriko hizkuntzak, ofizialak ez diren agirien bidez frogatuak (10 puntu gehienez).

Oinarrizko maila: puntu bat.

Erdi maila: 2 puntu.

Maila aurreratua: 3 puntu.

d. Buruz buruko elkarrizketa: gehienez ere 10 puntu.

3. Ebaluazio Batzordeak prozedura ebazteko beharrezkotzat jotzen dituen txosten guztiak eskatzen ahalko dizkio dagokion organoari.

4. Ebaluazioa bukatutakoan, Ebaluazio Batzordeak hautatuei buruzko proposamena egin eta igorriko dio organo eskudunari, onartutako pertsona bakoitzaren osoko puntuazioa azalduta. Betiere, proposamen hori loteslea izanen da.

Proposamen horrek deialdia bete gabe deklaratzen ahalko du, osorik zein neurri batean, et azkeneko kalifikazioan 7 puntu baino gutxiago ateratzen duten izangaiak bazterturik geldituko dira.

7. Bekak ematea.

1. Ebazpen proposamena ikusirik, bekak Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariaren foru agindu baten bidez emanen dira, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hiru hilabeteko epean, gehienez ere. Epe hori berariazko ebazpenik jakinarazi edo argitaratu gabe amaitzen bada, eskaerak ezetsi direla ulertuko da.

2. Ebazpenean beka eskuratzen duten eskatzaileen zerrenda izanen da eta espresuki agerraraziko da, halakorik izanez gero, zer eskaera ezetsi diren, izenak eta emandako puntuazioak adierazita.

3. Prozeduraren ebazpena interesdunei jakinaraziko zaie administrazio prozedura erkideari buruzko legerian aurreikusitako moduan, eta jendaurrean jarriko da Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko iragarki oholean (Navarrería kalea, 39, Iruña).

8. Jardueren hasiera eta uko egiteak.

1. Prestakuntza bekaren onuradunak hamar egun naturaleko epean hasi beharko du jardunean, beka eman zaiola jakinarazten zaionetik edo organo eskudunak zehazten duen egunetik hasita. Horrela egiten ez badu, onuradunak bekari behin betiko uko egiten diola ulertuko da, non eta organo eskudunak ezinbesteko arrazoiak edo behar bezala justifikatutako beste edozein gorabehera ikusten ez dituen.

2. Bekadunak, jardunean hasten denean, eta Nafarroako Ogasun Publikoko zergaduna bada, ziurtagiri bat aurkeztu beharko du zerga betebeharrak eguneratuak dituela frogatzeko, bai eta zinpeko aitorpen edo promesa, helburu bererako bestelako departamentu, administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuen laguntza publiko bateraezinik ez dela jasotzen ari frogatzeko.

3. Edozein arrazoi dela-eta, emandako bekari uko eginez gero, Turismo Zuzendaritza Nagusiari horren berri eman beharko zaio espresuki, jarduera utzi baino hamabost egun natural lehenago, gutxienez. Norbaitek emandako bekari uko eginez gero, Ebaluazio Batzordeak bekak emateko ezarri duen puntuazio hurrenkerari jarraikiz beteko da haren lekua, ezertan ukitu gabe uko egin arte onuradunak dituen eginbeharrak betetzea. Izangaien zerrenda indarrean egoteko, deialdiko baldintzak bete beharko dira; halaber, zerrenda horien ordez beste batzuk ezar daitezke, izaera bereko ondoko deialdietatik sortzen direnak.

9. Jarduerak.

1. Bekaduna egokitzen zaion bekari dagokion egoitzetan arituko da. Agintzen zaizkion lanak eginen ditu, turismo azoketara joatea barne (kasu horretan gastuak eta dietak pagatuko zaizkio). Oro har, bekadunek honelako lanak egin beharko dituzte:

a. 1. beka.

i. Turismo Zuzendaritza Nagusiak garatzen dituen jarduerei buruzko informazioa eman, jakinarazi eta zabaltzen laguntzea.

ii. "Vianako Printzea" Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egoitzako turismo informaziorako guneari emandako arretan laguntzea.

iii. Sustapen ekintza eta ekitaldietan laguntzea.

b. 2. eta 3. bekak.

i. Lizarrako Turismo Bulegoan informazio turistikoa ematea.

ii. Sustapen ekintza eta ekitaldietan laguntzea.

c. 4., 5. eta 6. bekak.

i. Iruñeko Turismo Bulegoan informazio turistikoa ematea.

ii. Sustapen ekintza eta ekitaldietan laguntzea.

2. Halaber, bekadunak prestakuntzarako behar diren joan-etorriak egin beharko ditu.

3. Bekadunak, astero, gehienez 30 ordu emanen ditu lanean eta bekaldiko hilabete bakoitzeko 2,5 egun naturaleko atsedenaldia izanen du.

4. Organo eskudunak prestakuntzarako bekaldia eteten ahalko du onuradunaren gaixotasun edo istripu kasuetan, bai eta ezinbesteko arrazoiak edo behar bezala justifikatutako bestelako gorabeherak daudenean ere. Etenaldiak beharrezkotzat jotzen den denbora iraunen du eta haren ondorioak, arrazoi bakoitza kontuan hartuta, egokienak izanen dira.

5. Bekadunak egindako lanari eta izandako emaitzei buruzko txosten edo memoria bat aurkeztuko du, eta dokumentuak dagokion tutorearen onespena izanen du.

6. Bekadunak ezin izanen ditu funtzionario publikoei dagozkien eginkizunak bete edo beretzat hartu, ez eta hirugarrenen aurrean Administrazio Publikoaren kide, ordezkari edo agente gisa agertu ere.

10. Tutoretza.

1. Kasuan kasuko administrazio unitateak (Turismoko Marketinaren Zerbitzua) tutore bat izendatuko du, bekadunaren jarduerak eta zereginak zuzendu eta gainbegiratzeko.

2. Tutoreak egin beharreko lan zehatzak agindu eta ordutegiak finkatuko ditu, eta bekadunak bere eginbehar orokor eta berariazkoak betetzen dituen begiratuko du.

3. Tutoreari dagokio luzapenak baimentzea, bekak luzatzen ahal diren kasuetan.

11. Praktiken ziurtagiria.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuak, onuradunak egindako memoria eta Turismoko Marketinaren Zerbitzuak egindako txostena ikusirik, asistentziaren eta aprobetxamenduaren ziurtagiria emanen du, onuradunak eskuratzen duen ikaskuntza eta ezagutza mailaren arabera.

12. Bekadunen betebeharrak eta eskubideak.

Bekadunek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezartzen duen apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuan ezarritako betebehar eta eskubideak izanen dituzte.

13. Luzapenak.

Beken luzapena, bidezkotzat jotzen bada, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak emandako foru aginduaren bidez onartuko da, Turismoko Marketinaren Zerbitzuak hala eskatuta.

14. Bateraezintasuna.

Bekak bateragarriak dira Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko nahiz pribatuek edo nazioko nahiz atzerriko partikularrek emandako beste prestakuntza beka batzuekin, salbu eta Turismoko Marketinaren Zerbitzuan aritzeko deitutakoekin.

15. Araubide juridikoa.

Oinarri hauetan aurreikusten ez den orotan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta bere erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezartzen duen apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuan eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoari jarraituko zaio.

16. Errekurtsoak.

Deialdi honen eta bere oinarrien aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

17. Eskabide eredua

Eskatzaileek deialdi honek erantsirik daukan eredua erabili ahal izanen dute. Era berean, eskabidea www.navarra.es web orritik jaitsi ahal izanen da, zerbitzuen katalogoko beka eta diru-laguntzen atalean, deialdi honi dagokion fitxaren barruan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako prestakuntza bekak

Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentua. Turismo Zuzendaritza Nagusia. Turismoko Marketinaren Zerbitzua

2011ko bekak

Eskabide eredua

Eskatzen den beka mota (aukera bat edo gehiago aukeratu eta lehentasun hurrenkera zenbakiz zehaztu: 1., 2., 3...).

[ ] 1. beka: Komunikazioa, Publizitatea, Kazetaritza edo titulazio baliokidea dutenendako (Turismo Zuzendaritza Nagusian aritzeko).

[ ] 2. beka: Goi edo erdi mailako tituluduna (Lizarrako Turismo Bulegoan aritzeko). (Iraupen luzeko beka).

[ ] 3. beka: Goi edo erdi mailako tituluduna (Lizarrako Turismo Bulegoan aritzeko). (5 hilabeteko iraupeneko beka).

[ ] 4. beka: Goi edo erdi mailako tituluduna (Iruñeko Turismo Bulegoan aritzeko). (3 hilabeteko iraupeneko beka).

[ ] 5. eta 6. bekak: Goi edo erdi mailako tituluduna (Iruñeko Turismo Bulegoan aritzeko). (3 hilabeteko iraupeneko bekak).

Datu pertsonalak

-Lehen deitura:

-Bigarren deitura:

-Izena:

-NANa/Pasaportea:

-Jaioteguna:

-Nazionalitatea:

-Helbidea (posta helbide osoa):

-Telefonoa:

-Helbide elektronikoa:

Datu akademikoak (1):

-Beka lortzeko aurkeztutako titulua:

-Titulua lortu zeneko ikasturtea:

-Fakultatea/Eskola eta Unibertsitatea:

Turismoa jakintza arloari lotutako merezimendu akademikoak (2).

-Masterra edo graduatu ondoko ikastaroa:

-Ikastaroak:

-Ikerketa lanak:

-Bekak:

-Bestelakoak:

Hizkuntzak jakitea (3).

-1. hizkuntza:

-Maila:

-2. hizkuntza:

-Maila:

-3. hizkuntza:

-Maila:

-4. hizkuntza:

-Maila:

............................(e)n, 2011ko ........................aren ...........(e)an. (Sinadura)

(1) Tituluaren edo agiri baliokidearen kopia konpultsatua aurkeztu.

(2) Kategoria bakoitzerako, zehaztu: alegatu den merezimenduaren izena eta zenbatekoa (ordutan edo egoki den denborazko unitatean adierazia). Frogagirien kopia konpultsatua aurkeztu.

(3) Ziurtagiriaren fotokopia konpultsatua gehitu, izangaiak aurkezten duen hizkuntza bakoitzerako.

Iragarkiaren kodea: F1104679