60. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 769/2010 demanda

Rosa M. Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak.

Aditzera ematen dut: Miguel Sanz Gómezek eskaturik, Naproin, S.L., Senur Constructora, S.L. eta Inversiones Eriareibunderico, S.L.L. enpresen aurka, kaleratzea dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 769/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen epaia eman da 2011ko otsailaren 25ean:

Partez baiesten dut Miguel Sanz Gómez jaunak Naproin, S.L., Senur Constructora, S.L. eta Inversiones Eriareibunderico, S.L.L. enpresen eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarri duen demanda, eta deklaratzen dut arrazoi objektiboengatiko kontratu-amaiera, zeinak 2010eko urriaren 8tik sortu baitzituen ondorioak, bidegabekoa izan zela; horrenbestez, Naproin, S.L. eta Senur Constructora, S.L. enpresak kondenatzen ditut solidarioki auzi-jartzailea berriro onartzera, kaleratu aurretik zituen lanpostu eta lan baldintza berberekin, edo 9.349,20 euroko kalte-ordaina ematera. Aukera hori epai hau jakinarazi eta bost eguneko epean erabili beharko da. Demandatuek aukeretako bat ere espresuki erabiltzen ez badute, langilea berriro onartu dutela ulertuko da; eta aipatu aukera edozein modutan erabiltzen dutela ere, demandatuak kondenatzen ditut solidarioki auzi-jartzaileari tramitazioaldiko soldatak ordaintzera: 2010eko urriaren 9tik 2010eko urriaren 19ra bitarte, eguneko 77,91 euro gordin; 2010eko urriaren 20tik 2010eko azaroaren 30era bitarte, eguneko 36,84 euro gordin; 2010eko abenduaren 1etik 2010eko abenduaren 31ra bitarte, eguneko 36,67 euro gordin; 2011ko urtarrilaren 1etik 2011ko urtarrilaren 31ra bitarte, eguneko 35,75 euro gordin; eta 2011ko otsailaren 1etik epai hau jakinarazten den egunera bitarte, biak barne, epaiaren betearazpenean finkatuko den diru kopurua, demandatzaileak 2011ko otsailean jaso duen soldata egiaztatu behar baita aurretik. Eta demandatuak kondenatzen ditut auzi-jartzailea Gizarte Segurantzan afiliatuta edukitzera soldata horiei dagokien aldian. Inversiones Eriareibunderico, S.L.L. enpresa absolbitu egiten dut demanda idazkian egikaritutako uzietatik, eta Soldatak Bermatzeko Funtsa aurreko deklarazio horri men egitera kondenatzen dut.

Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost egunetan. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak, lan harremanetako gradudun elkargokideak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek epaitegi honetan agertzea edo idazkia aurkeztea.

Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honek Baneston (Nafarroako Gorteak kalea, 5, Iruña) duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, 0030 1846 42 0005001274 kontuan (3158 0000 65 0769 10 prozedura), 150,00 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da, eta horrez gainera, aparteko eragiketa batean, baina banku eta kontu berean, kondenaren xede den dirua sartu izanarena (3158 0000 69 0769 10 zenbakia aipatuz).

Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada. Legelariak ordezkari lanak ere eginen ditu, non eta hark ez duen propio ordezkari bat izendatzen.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Naproin S.L.ri eta Senur Constructora, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2011ko martxoaren 2an.-Idazkari judiziala, Rosa M. Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1104090