4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. 519/2010 demanda
Rosa M. Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,
Aditzera ematen dut: Melquiades Chamizo Fernándezek eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Buzoneos Navarra S.L. enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 519/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:
Baiesten dut Melquiades Chamizo Fernández jaunak Buzoneos Navarra, S.L. enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, enpresa demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 2.046,15 euro ordaintzera, demandak ezartzen dituen kontzeptuengatik; diru kopuru horrek %10eko berandutza-interesa sortuko du. Soldatak Bermatzeko Funtsak aurkeztutako preskripzio salbuespena baiesten dut, eta horrenbestez, erakunde horri dagokionez, 2009ko martxoko soldataren ondoriozko zorra preskribatuta dagoela adierazten dut; halaber, zor horri dagokionez erantzukizun subsidiariotik absolbitzen dut eta geroko zorrari (1.775,70 euro gordin) dagokionez enpresa kondenatzeko deklarazio horri men egitera kondenatzen dut.
Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost egunetan. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak, lan harremanetako gradudun elkargokideak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek epaitegi honetan agertzea edo idazkia aurkeztea.
Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honek Baneston (Nafarroako Gorteak kalea, 5, Iruña) duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, 0030 1846 42 0005001274 kontuan (3158 0000 65 0519 10 prozedura), 150,00 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da, eta horrez gainera, aparteko eragiketa batean, baina banku eta kontu berean, kondenaren xede den dirua sartu izanarena (3158 0000 69 0519 10 zenbakia aipatuz).
Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.
Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada. Legelariak ordezkari lanak ere eginen ditu, non eta hark ez duen propio ordezkari bat izendatzen.
Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta Buzoneos Navarra S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2011ko otsailaren 25ean.-Idazkari judiziala, Rosa M. Valencia Ederra.
Iragarkiaren kodea: J1103673