4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 5. EPAITEGIA
Ediktua. 203/2010 falta-judizioa
Aditzera ematen da epaitegi honetan falta-judizioa bideratzen ari dela, lesioengatik eta baldintzarik gabeko mehatxuengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:
520/10 epaia.
Iruñean, 2010eko azaroaren 30ean.
Nik, Raquel Brocal Amador andreak, Iruñeko Instrukzioko 5. Epaitegiko epaile magistratuak, 203/2010 falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Horietan alderdi izan dira fiskal jauna eta, inplikatu gisa, Vania Barbosa de Oliveira eta Jenny Alexandra Ceferino Viñamagua, salatzaile-salatuak, eta Aline Barbosa de Oliviera, salatua. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau ematen dut:
Epaitza:
Vania Barbosa de Oliveira, Jenny Alexandra Ceferino Viñamagua eta Aline Barbosa de Oliviera absolbitu egiten ditut hasiera batean leporatutako faltaren egile gisa egotzi zitzaien erantzukizun kriminaletik. Halaber, kostuen ordainketa ofizioz egitea dekretatzen dut.
Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta Vania Barbosa de Oliveirari eta Aline Barbosa de Olivierari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2011ko martxoaren 4an.-Epaile magistratua, Rebeca Esther Alonso Adrian.
Iragarkiaren kodea: J1104092