4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 5. EPAITEGIA
Ediktua. 374/2010 falta-judizioa
Aditzera ematen da epaitegi honetan falta-judizioa bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:
554/2010 epaia.
Iruñean, 2010eko azaroaren 23an.
Rebeca Esther Alonso Adrian andreak, Iruñeko Instrukzioko 5. Epaitegiko epaileak, Zigor Kodearen 634. artikuluko falta batengatik Carlos Enrique Alejos Quisperen aurka bideratu den auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 374/10 falta-judizioan, eta ondoko epaia eman du. Salatzaileak 564 eta 566 zenbakidun udaltzainak izan dira; Fiskaltzak parte hartu du.
Epaitza:
Carlos Enrique Alejos Quispe kondenatzen dut, agintaritzaren agenteei zor zaien errespetu eta begirunearen aurkako falta baten egile eta erantzule kriminala izateagatik, berrogei eguneko isuna ordaintzera, eta egunero bederatzi euroko kuota finkatzen dut; beraz, hirurehun eta hirurogei euroko isuna ordaindu behar du. Ordaindu ezean, erantzukizun pertsonal subsidiario gisa, ordaindu gabe utzitako bi kuotako, egun bateko askatasun-gabetzea ezarriko zaio.
Carlos Enrique Alejos Quispe kondenatzen dut prozedura honen tramitazioan sortutako kostuak ordaintzera.
Epai hau ez da irmoa eta beraren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.
Jakinaraz bekie epai hau alderdiei eta fiskaltzari eta eraman bedi haren lekukotza jatorrizko autoetara.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta Carlos Enrique Alejos Quisperi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2011ko otsailaren 28an.-Epaile magistratua, Rebeca Esther Alonso Adrian.
Iragarkiaren kodea: J1103685