4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 4. EPAITEGIA
Ediktua. 998/2011 berehalako falta-judizioa
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, ebasketagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:
Epaitza:
Anghel Luminita kondenatzen dut, ebasketa-falta baten egile eta erantzule kriminala den aldetik, hogeita hamar eguneko isuna ordaintzera, eta eguneko 8 euroko kuota finkatzen dut; beraz, Anghel Luminitak 240 euroko isuna ordaindu behar du.
Anghel Luminita kondenatzen dut Kiabiri 114,97 euroko kalte-ordaina ematera.
Anghel Luminita kondenatzen dut prozedura honen tramitazioan sortutako prozesu-kostuak ordaintzera.
Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, idatziz, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazten denetik bost eguneko epean.
Jakinaraz bekie epai hau alderdi guztiei eta eraman bedi haren lekukotza jatorrizko autoetara.
Beraz, epai honen bidez, auzialdi honetan behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta Anghel Luminitari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2011ko martxoaren 9an.-Idazkari judiziala, Lorena Pegenaute Grajal.
Iragarkiaren kodea: J1104408