4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA
Ediktua. 342/2010 falta-judizioa
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, lesio-falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:
87/2011 epaia.
Iruñean, 2011ko otsailaren 24an.
Raquel Brocal Amador andreak, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, Erregearen izenean, lesio-falta baten ondoriozko auzia aztertu du, Cony Ramirez Tuestaren aurka bideratu den ahozko eta jendaurreko 342/2010 falta-judizioan. Aktan adierazten diren alderdiek parte hartu dute judizioan. Epaitua Ucayalin (Peru) jaioa da, 1963ko otsailaren 1ean, eta helbidea Iruñean du, Elkano kontzejuaren kaleko 12an, 3. solairuko A aldean.
Epaitza:
Cony Ramirez Tuesta kondenatzen dut, Zigor Kodearen 617. artikuluan zehazturik dagoen lesio-faltaren egilea eta erantzulea izateagatik, hilabeteko isuna ordaintzera, egunero 6 euroko kuota, eta 620.2 artikuluko mehatxu-faltagatik 10 eguneko isuna ordaintzera, egunero 5 euro. Prozesuko kostuak ordaintzera ere kondenatzen dut.
Zigortuak ezarri zaion isuna borondatez edo premiamendu bidean ordaintzen ez badu, ordaindu gabe uzten dituen bi kuotagatik egun bateko atzipenaldia bete beharko du subsidiarioki dagokion espetxean.
Beraz, epai honen bidez hori erabaki eta sinatzen dut.
Ebazpen hau jakinaraz bekie alderdiei, adieraziz haren aurka apelazio-errekurtsoa jar daitekeela Probintzia Auzitegian, jakinarazi eta hurrengo bost egunetan, Prozedura Kriminalari buruzko Legearen 795. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Eta Cony Ramírez Tuestari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2011ko martxoaren 9an.-Idazkari judiziala, Alberto Pulido Igea.
Iragarkiaren kodea: J1104368