60. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 352/2010 prozedura

2011ko martxoaren 4an.

Aditzera ematen da epaitegi honetan 352/2010 falta-judizioa bideratzen ari dela, ebasketa-falta batengatik (623), eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

94/2011 epaia.

Iruñean, 2011ko otsailaren 25ean.

Raquel Brocal Amador andreak, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, Erregearen izenean, ebasketa-falta baten (623) ondoriozko auzia aztertu du, Jaione Ilarduya Oscozen aurka (zeinaren gainerako inguruabarrak jarduketetan ageri baitira) bideratu den ahozko eta jendaurreko 352/2010 falta-judizioan. Aktan adierazten diren alderdiek parte hartu dute judizioan.

Epaitza:

Jaione Ilarduya Oscoz kondenatzen dut, Zigor Kodearen 623.1 artikuluan zehazturik dagoen ebasketa-falta baten egilea eta erantzulea izateagatik, isuna ordaintzera, hilabetez egunero 8 euro hain zuzen, eta El Corte Inglés merkataritza guneari 131,50 euroko kalte-ordaina ematera ebatsitako objektuengatik, ezin saltzeko moduan gelditu baitira, eta prozesuko kostuak ordaintzera.

Zigortuak ezarri zaion isuna borondatez edo premiamendu bidean ordaintzen ez badu, ordaindu gabe uzten dituen bi kuotagatik egun bateko atzipenaldia bete beharko du subsidiarioki dagokion espetxean.

Beraz, epai honen bidez hori erabaki eta sinatzen dut.

Ebazpen hau jakinaraz bekie alderdiei, adieraziz haren aurka apelazio-errekurtsoa jar daitekeela Probintzia Auzitegian, jakinarazi eta hurrengo bost egunetan, Prozedura Kriminalari buruzko Legearen 795. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Eta Jaione Ilarduya Oscozi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko martxoaren 4an.-Epaile magistratua, Raquel Brocal Amador.

Iragarkiaren kodea: J1104272