4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA
Ediktua. 320/2010 falta-judizioa
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, lesioak direla-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:
46/2011 epaia.
Iruñean, 2011ko otsailaren 3an
Nik, Mari Paz Benito Osések, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, 320/2010 falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Horietan alderdi izan dira Fiskaltza eta, inplikatu gisa, David Martínez Mendoza, salatzailea, eta Yancy Cortorreal Fermín, salatua; hauek ez dira agertu, legezko zitazioa egin bazaie ere. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau ematen dut:
Epaitza:
Yancy Cortorreal Fermín absolbitu egiten dut hasiera batean leporatu zitzaion faltatik, eta kostuak ofizioz ordaintzeko agintzen dut.
Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta Yancy Cortorreal Fermíni jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2011ko martxoaren 4an.-Idazkari judiziala, Alberto Pulido Igea.
Iragarkiaren kodea: J1104161