60. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 101/2010 berehalako falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, ebasketagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Iruñean, 2010eko abenduaren 17an.

M.ª Paz Benito Osés andreak, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, Erregearen izenean, ebasketa-falta baten ondoriozko auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 101/2010 falta-judizioan. Bertan parte hartu dute, batetik, Fiskaltzak, akzio publikoaren ordezkari gisa, eta bestetik, inplikatu gisa, salatzaileak, Adela Carmen Parra Fernándezek, eta salatuak, Marcel Thieserek. Azken hori ez da agertu, legezko zitazioa egin zaion arren.

Epaitza:

Marcel Thieser kondenatzen dut, jada zehaztu den falta baten egilea eta erantzulea den aldetik, hogeita hamar egunez egunero sei euroko isuna ordaintzera, guztira ehun eta laurogei euro, gehi prozesuko kostuak.

Zigortuak ezarri zaion isuna borondatez edo premiamendu bidean ordaintzen ez badu, ordaindu gabe uzten dituen bi kuotagatik egun bateko atzipenaldia bete beharko du subsidiarioki, dagokion espetxean.

Erantzukizun zibila dela-eta, Leclerc-i 0,70 euroko kalte-ordaina eman beharko dio.

Ebazpen hau ez da irmoa eta horren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke Probintzia Auzitegian, jakinarazi eta hurrengo bost egunean, Prozedura Kriminalari buruzko Legearen 795. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Publiko egitea. Epai hori eman zuen epaileak berak irakurri eta publiko egin zuen, Iruñean, 2010eko abenduaren 17an egindako jendaurreko entzunaldian. Eta horren fede ematen dut, idazkaria naizen aldetik.

Eta Marcel Thieseri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko martxoaren 2an.-Idazkari judiziala, Alberto Pulido Igea.

Iragarkiaren kodea: J1103909