4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 385/2010 falta-judizioa
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, desobeditze-falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:
Iruñean, 2011ko urtarrilaren 18an.
Fermín Otamendi Zozaya jaunak, Iruñeko Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile magistratu titularrak, desobeditze-falta baten ondorioz bideratu diren 2010eko 385 falta-judizioaren autoak aztertu ditu ahozko eta jendaurreko judizioan. Fiskaltzak parte hartu du. Alderdi salatzailea 668 foruzaina izan da, eta alderdi salatua Antonio Juarez Juarez.
Epaitza:
Antonio Juarez Juarez absolbitu egiten dut leporatu zaion faltatik, hots, Zigor Kodearen 634. artikuluko desobeditze-faltatik. Ez da bidezkoa hura kostuak ordaintzera kondenatzea eta ofizioz ordainduko dira.
Epai hau irmo bihurtzen denean, eman bekio lekukotza Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari-Foruzaintzari, frogatutzat jo diren egitateak administrazioaren kontrako arau-hauste zehagarriak diren ikus dadin.
Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, eta adierazi haren kontra apelazio-errekurtsoa jar dezaketela, bost eguneko epean, epaitegi honi berari zuzendua, Probintzia Auzitegiak ebatz dezan.
Egin bedi epaiaren lekukotza, autoei erantsita geldituko dena. Jatorrizkoa epaien liburuan gordeko da.
Hori erabaki, agindu eta sinatu du Fermín Otamendi Zozaya jaunak, Iruñeko Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile magistratu titularrak.
Eta Antonio Juarez Juarezi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2011ko martxoaren 2an.-Idazkari judiziala, María Angeles Ruiz de la Cuesta Muñoz.
Iragarkiaren kodea: J1103898