60. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 90/2010 berehalako falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, ebasketagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

566/2010 Epaia. Iruñean, 2010eko abenduaren 13an.

Nik, Inés Hualde Juvera andreak, Iruñeko Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratuak, ustezko ebasketa-falta batengatik bideratu diren 90/2010 berehalako falta-judizioaren jarduketak aztertu ditut. Alderdi hauek aritu dira: Fiskaltza, akzio publikoaren ordezkari gisa; Carla Giovana Serjas Herbas eta Leyda Coca Godoy andreak, salatzaile gisa, Supermercado DIAren izenean; eta Radiche Bensalah, salatu gisa. Ebazpen hau eman dut:

Epaitza:

Rachide Bensalah kondenatzen dut, ebasketa-falta baten egile eta erantzule den aldetik, hilabeteko isuna ordaintzera, sei euro egunean, eta prozesuko kostuak ordaintzera. Ordaintzen ez badu, erantzukizun pertsonal subsidiarioa izanen du.

Erantzukizun zibila dela-eta, Supermercados DIAri 9,49 euroko kalte-ordaina eman beharko dio.

Jakinaraz bekie alderdiei eta Fiskaltzari.

Epai hau ez da irmoa eta haren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke epaitegi honetan, jakinarazi eta 5 eguneko epean, Probintzia Auzitegiak ebatz dezan.

Eta Rachide Bensalah jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko martxoaren 1ean.-Idazkari judiziala, Tomás Marcos Ondarra Uriarte.

Iragarkiaren kodea: J1103815