4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 8. EPAITEGIA
Ediktua. 897/2009 prozedura
Iruñean, 2011ko otsailaren 24an.
María Pilar Alguacil Arteta andreak, Iruñeko 8. Epaitegiko epaile magistratuak.
Aditzera ematen dut: Sagrario de la Parra Hermoso de Mendoza prokuradore andreak eskaturik, behin betiko neurrien aldaketaren gaineko 897/2009 prozedura tramitatzen ari da Iruñeko Lehen Auzialdiko 8. Epaitegi honetan, Enrique Patricio Imbago Rivera jaunaren aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Alba Consuelo Dávila Pozo andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:
Epaitza:
Baiesten dut De la Parra auzitegietako prokuradore andreak, Alba Consuelo Dávila Pozo andrea ordezkatuz, Enrique Patricio Imbao Rivera jaunaren aurka jarri duen demanda, eta, horrenbestez, gaur egun indarra duten neurriak aldatuz, pertsonen eta ondarearen gaineko neurri hauek ezartzea erabakitzen dut:
1. Brigith Micaela adingabeak Dávila andrearen zaintza eta jagoletzapean segituko du, eta Dávila andreak bakarrik egikarituko du guraso-ahala.
2. Imbago jaunari alabaren gaineko guraso-ahala kentzen diot.
4. Imbato jaunak Brigithentzat hilean 100 euroko mantenu pentsioa ordainduko dio Dávila andreari, ordainketa aurreratuetan, hil bakoitzaren lehen bost egunen barnean, Dávila andreak adierazten duen kontu korrontean. Zenbatekoa urtero eguneratuko da, Estatistikako Institutu Nazionalak edo hura legez ordezkatzen duen erakundeak argitaratzen duen kontsumoko prezioen indizearen aldakuntzen arabera.
Gastu bereziren bat egin beharra sortzen denean biek ordainduko dute, gastuaren arrazoia eta zenbatekoa jakinarazi ondoren, eta adostasunik ezean epaileak ebatziko du. Honako hauek hartuko dira beharrezko gastu berezitzat: gaixotasun larri edo luzeek eragindako gastuak, ebakuntza kirurgikoenak, ospitalearenak eta, oro har, medikuntza, osasun eta farmazia gastuak, baldin eta Gizarte Segurantzak edo gurasoen aseguruek ordaintzen ez badituzte. Eskolako gastu guztiak; esate baterako, ikasturtearen hasierako eskola materiala eta liburuak, eta klase partikularrak, kurtsoa gainditzeko beharrezkoak badira. Unibertsitateko eta unibertsitate ondoko ikasketen eta lanbide trebakuntzaren gastuetatik, diru-laguntzarik ez duen zatia.
Aurrekoak bezain premiazkoak ez diren gastu bereziak, hala nola haurraren eskolaz kanpoko jarduerak, udalekuak, kirol jarduerak eta antzekoak, bi gurasoek ordainduko dituzte, biek onartzen baldin badute jarduera horiek egitea. Bestela, betebeharra bere gain hartzen duenak ordainduko du. Gastu bereziak fakturaren edo ziurtagiriaren bidez frogatuko dira. Agiri horietan gastuaren kontzeptua eta mota adierazi behar dira. Hartzaileak jakinarazpena jasoko duela bermatzen duen edozein bide erabil daiteke gastuak jakinarazteko. Gastua jakinarazi zaion gurasoak ezer ez erantzutea isilbidezko adostasuntzat hartuko da.
Ez da berariazko deklaraziorik egiten eragindako kostuei buruz.
Epai hau irmo bilakatu ondoren, bidal bedi lekukotza jaiotzaren inskripzioa daukan erregistro zibilera, dagokion idazpenean orri-bazterreko oharra egin dadin.
Egin bedi epai honen hitzez hitzeko lekukotza, jarduketa hauetan uzteko, eta sartu jatorrizkoa epaien liburuan.
Epai honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkezten ahal da epaitegi honetan, jakinarazi eta biharamunetik hasita bost egun balioduneko epean. Aski izanen da apelatzen den ebazpena aipatzea, errekurritzeko asmoaren berri ematea eta aurkaratzen diren alderdiak adieraztea. Nafarroako Probintzia Auzitegia arduratuko da errekurtsoaz.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta Enrique Patricio Imbago Rivera jaunari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin.
Iruñean, 2011ko otsailaren 24an.-Epaile magistratua, María Pilar Alguacil Arteta.-Idazkaria, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: J1104048