60. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 6. EPAITEGIA

Ediktua. 1199/2010 hitzezko judizioa (PZL)

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru baten erreklamazioarengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

40/11 epaia.

Iruñean, 2011ko otsailaren 14an.

Ana Sol Lezaun Larumbe andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 6. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratu diren 1199/2010 hitzezko judizioaren (PZL) autoak aztertu ditu. Auzia Jesús Goiti Infantek sustatu du, Ana Echarte Vidal prokuradore andreak ordezkatuta eta María Rivero Fernández legelari andreak lagunduta, auzi-ihesean diren José Andrés Moreno Solaren eta Carmen Herrera Palmaren aurka, diru kopuru bat erreklamatzeko.

Epaitza:

Osorik baiesten dut Jesús Goiti Infantek, Ana Echarte Vidal prokuradore andrea ordezkari duela, auzi ihesean diren José Andrés Moreno Solaren eta Carmen Herrera Palmaren aurka jarri duen demanda. Demandatuak kondenatzen ditut solidarioki alderdi demandatzaileari 13.000 euro ordaintzera, gehi demanda aurkeztu zenetik sortutako legezko interesak, eta auzi honetan eragindako kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Ebazpen hau jakinaraz bedi, ohartaraziz haren aurka bidezkoa dela apelazio-errekurtsoa aurkeztea bost eguneko epean, epaitegi honi zuzendutako idazki baten bidez.

Eta José Andrés Moreno Solari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko martxoaren 9an.-Idazkari judiziala, José Alonso Ramos.

Iragarkiaren kodea: J1104375