4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 5. EPAITEGIA
Ediktua. 916/2009 judizio arrunta
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:
57/2010 epaia.
Iruñean, 2010eko martxoaren 26an.
Ernesto Vitalle Vidal jaunak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 5. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 916/2009 judizio arruntaren autoak aztertu ditu. Angel Maria Unzue Paternainek sustatu du auzia, Elena Díaz Alvarez De Maldonado prokuradoreak ordezkatuta eta Jose Miguel Aldave Goldaracena legelari jaunak lagunduta, Setoplas, S.L.ren aurka, diru kopuru bat erreklamatzeko.
Epaitza:
Baiesten dut Angel Maria Unzue Paternainek Setoplas, S.L.ren aurka jarri duen judizio arrunteko demanda, diru kopuru bat erreklamatzekoa.
Setoplas, S.L. kondenatzen dut Angel María Unzue Paternaini 4.378,67 euro eta interesak ordaintzera, eta kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot.
Jakinaraz bekie alderdiei ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa jartzen ahal dutela bost eguneko epean. Errekurtsoa aurkezterakoan frogatu egin behar dute organo honetako gordailu eta kontsignazioen kontuan, hots, Banestoko 3162 kontuan, 25 euro sartu dituztela, eta ohartaraziko zaie hori egin ezean errekurtsoa ez zaiela tramitatzeko onartuko.
Eta Setoplas, S.L.ri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2011ko martxoaren 8an.-Idazkari judiziala, M. Victoria Baztan Maisterra.
Iragarkiaren kodea: J1104363