1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko begirale gerontologiko izateko 44 lanpostu oposizio bidez betetzeko. Horietarik 10 lan-araubideko lanpostuak dira, lanaldi partzialeko kontratuarekin. Deialdia Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak maiatzaren 14an emandako 1583/2007 Ebazpenaren bitartez onetsi zen (2007ko 69. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 4koa). Bigarren izendapen proposamen osagarria.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 25eko 151/2010 Ebazpenaren bidez (2010eko 23. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 19koa), 34 izangai izendatu ziren eta 8 kontratatzea bidezkoa zela xedatu zen.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren martxoaren 1eko 569/2010 Ebazpenaren bidez, aipatu ebazpenean izendatutako izangaietako bati borondatezko eszedentzia eman zitzaion begirale gerontologikoaren lanpostuan, jabetza hartzearen egunetik bertatik, izangai horrek erabaki baitzuen minusbaliatuen begiralearen lanpostuan zerbitzuak ematen jarraitzea.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duen otsailaren 7ko 7/2011 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian ondokoa ezartzen da (2011ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 23koa): "2010eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan sartzeko deialdietako izangaiei, funtzionario edo lan-kontratudun finko bihurtu eta lanpostuan batere aritu gabe, beraiek eskatuta borondatezko eszedentzia ematen bazaie jabetza hartzearen egunetik bertatik, indarra duen araudian aurreikusitako kasuetan, dagozkien lanpostu hutsak beteko dira izangaien zerrendan hurrengo direnekin".
Aurrekoa kontuan hartuta, baita deialdiaren 7.4, 9.5 eta 9.6 oinarrietan xedatutakoa ere, bidezko da izendapen proposamena berriz osatzea María Aiala Igoa Mundiñano andrea sartuz, bera baita oposizioa gainditu zutenen txanda irekiko zerrendan hurrengoa.
Deialdiaren 7.2 oinarrian xedaturikoarekin bat, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta ondoko 30 egun naturalean, orain proposatzen den izangaiak deialdiaren 7.2 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkeztu beharko ditu Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusian.
Aipatu zuzendaritza nagusian (Karlos III.aren etorbidea, 2; Iruña) agirien aurkezpena errazteko inprimakiak daude interesdunen eskura.
Iruñean, 2011ko martxoaren 14an.-Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, Juan Antonio Sola Ibarra.
Iragarkiaren kodea: F1104825