60. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. Jakinarazpen zedula

12/2010 judizio arrunta.

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, kontratua ez betetzeagatik eta diru kopuru baten erreklamazioagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

"45/2011 epaia.

Iruñean, 2011ko martxoaren 3an.

Ana Inmaculda Ferrer Cristobal andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 4. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 1112/2010-C judizio arruntaren autoak aztertu ditu. Auzia Blanca González Verak eta Fernando Moreno Berdoncesek sustatu dute, M. Asunción Martínez Chueca prokuradoreak ordezkatuta eta José Javier Fernández De Arcaya Incurain legelariak lagunduta, Moira Silvana Hayes Japasen eta Geprona, S.L.ren aurka (Ana Echarte Vidal prokuradoreak ordezkatu ditu eta Bernardo Ausejo Iturralde legelariak defendatu ditu), Kuiper Servicios Inmobiliarios Integrales S.I.ren aurka, Construcciones Palomeque S.L.ren aurka, Adriana Marcela Motto de Vidaurreren aurka eta Pedro Palomeque Rodríguezen aurka, zerbitzu kontratuaren suntsiarazpena eta kalte-ordaina direla-eta.

Epaitza:

Ezesten dut Construcciones Pedro Palomeque S.L.ren aurka jarritako demanda eta baiesten dut Blanca González Vera andreak eta Fernando Moreno Berdonces jaunak Kuiper Servicios Inmobiliarios Integrales S.I.ren, Geprona, S.L.ren, Moira Silvana Hayes Japas andrearen, Adriana Marcela Motto de Vidaurre andrearen eta Pedro Palomeque Rodríguez jaunaren aurka jarritako demanda, eta horrenbestez, suntsiarazitzat jotzen ditut 2006ko ekainaren 19ko zerbitzu kontratua eta 2006ko maiatzaren 23ko obra-exekuzioko kontratua (aurkeztutako 7. eta 8. agiriak) eta Kuiper Servicios Inmobiliarios Integrales S.I., Geprona S.L., Moira Silvana Hayes Japas andrea eta Adriana Marcela Motto de Vidaurre andrea kondenatzen ditut batera eta solidarioki 31.012,16 euro ordaintzera. Kondenatutako demandatuek ordainduko dituzte kostuak.

Ebazpen hau jakinaraz bedi, ohartaraziz haren aurka bidezkoa dela apelazio-errekurtsoa aurkeztea bost eguneko epean, organo judizial honi zuzendutako idazki baten bidez.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Epaile magistratua."

Eta Kuiper Servicios Inmobiliarios Integrales S.I.ri eta Adriana Marcela Motto de Vidaurreri jakinarazteko balio dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko martxoaren 4an.-Idazkari judiziala, Mónica Pérez Orozco.

Iragarkiaren kodea: J1104287