60. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. Epaiaren jakinarazpena. 439-2009-A hitzezko judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, seme-alabatasuna dela-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

".....Ana Sol Lezáun Larumbe andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 4. Epaitegiko epaile magistratu ordezkoak, epaitegi honetan bideratu diren hitzezko judizioaren auto hauek aztertu ditu. Auzia Ana María Costeak sustatu du, Natividad Izaguirre Oyarbide prokuradoreak ordezkatuta eta María Teresa Erburu Oroquieta legelariak lagunduta, Petru Florin Borzen eta Fiskaltzaren aurka, aitarengandiko seme-alabatasunaren froga dela-eta.

Epaitza: Baiesten dut Natividad Izaguirre Oyarbide prokuradoreak, Ana María Costearen izenean eta hura ordezkatuz, Petru Florin Borzen eta Fiskaltzaren aurka jarritako demanda, aitatasuna aurkaratzekoa, eta horrenbestez, deklaratzen dut Petru Florin Borz jauna ez dela Octavian Emilian Borz Costea adingabearen aita, deklarazio horrek berekin dakartzan legezko ondorio guztiekin ....."

Eta Petru Florin Borzi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko martxoaren 4an.-Idazkari judiziala, Mónica Pérez Orozco.

Iragarkiaren kodea: J1104142