4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)
Ediktua. 497/2010 prozedura
Iruñean, 2011ko martxoaren 8an.
Margarita Pérez-Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak.
Aditzera ematen dut: Javier Castillo Torres prokuradore jaunak eskaturik, ezkontzaz kanpoko seme-alaba adingabeen zaintzaren, jagoletzaren edo mantenuaren gaineko 497/2010 auzi-prozedura bideratzen ari da Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegi honetan, Deyanira Huyghue Acevedo andrearen aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Brailon Antonio Vargas Pineda jaunaren izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:
Partez baiesten dut Javier Castillo Torres prokuradore jaunak, Brailon Antonio Vargas Pineda jauna ordezkatuz, auzi-ihesean den Deyanira Huyghue Acevedo andrearen aurka jarri duen demanda, eta horrenbestez neurri hauek ezartzen ditut Braider Antonio eta Braideiry Adelaida Vargas Huyghue adingabeei buruz:
-Aitari ematen dizkiot aipatu seme-alaben gaineko guraso-ahalaren egikaritza eta haien zaintza eta jagoletza.
-Ez da amaren eta seme-alaben arteko bisita edo egonaldietarako araubiderik ezarriko, ezertan galarazi gabe Deyanira Huyghue andreak hura eskatu ahal izatea.
-Deskribatutako egoera dela eta, oraingoz ez da bidezkoa amaren konturako pentsiorik ezartzea seme-alaben mantenurako ekarpen gisa.
Ez da bidezkoa kostuak inori berariaz ezartzea.
Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 455. artikulua).
Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu beharko da epaitegi honetan, bost eguneko epean. Aski izanen da apelatzen den ebazpena aipatzea, errekurritzeko asmoaren berri ematea eta aurkaratzen diren alderdiak adieraztea (PZLaren 457.2 artikulua). Eta Deyanira Huyghue Acevedo andreari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin.
Iruñean, 2011ko martxoaren 8an.-Epaile magistratua, Margarita Pérez-Salazar Resano.
Iragarkiaren kodea: J1104331