4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)
Ediktua. 1077/2010 prozedura
Iruñean, 2011ko martxoaren 4an.
Margarita Pérez-Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak, honen bidez aditzera ematen dut:
Inmaculada Marcos Lazcano prokuradore andreak eskaturik Hugo Rodrigo Gualpa Freire jaunaren aurka bideratzen ari diren adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 1077/2010 autoetan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez Hugo Rodrigo Gualpa Freire jauna epatu egiten da, non den jakiterik ez baitago, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Prokuradoreak Paulina Jeanneth Guerrero Torres andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Ohartaraz bekio, halaber, prokuradoreak ordezkatuta eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).
Eta Hugo Rodrigo Gualpa Freire jauna legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut. Fede ematen dut.
Iruñean, 2011ko martxoaren 4an.-Epaile magistratua, Margarita Pérez Salazar Resano, eta idazkaria, Inmaculada Jurio Macaya.
Iragarkiaren kodea: J1104163