60. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 1520/2010 judizio arrunta

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

1/2011 epaia.

Iruñean, 2011ko urtarrilaren 12an.

J. Miguel Iriarte Barberena jaunak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 2. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 1520/2010 judizio arruntaren autoak aztertu ditu. Auzia Nafarroako Aurrezki Kutxa eta Bahitura Etxeak sustatu du Roberth Fernando Apolo Ponton jaunaren aurka (auzi-ihesean da), diru kopuru bat erreklamatzeko. Auzi-jartzaileak Javier Araiz Rodríguez prokuradore jauna izan du ordezkari eta Ignacio García de Eulate Artiz legelari jauna laguntzaile.

Epaitza:

Baiesten dut Javier Araiz Rodríguez prokuradore jaunak Nafarroako Aurrezki Kutxa eta Bahitura Etxearen izenean eta hura ordezkatuz jarri duen demanda eta, horrenbestez, auzi-ihesean den Roberth Fernando Apolo Ponton jauna kondenatzen dut demandatzaileari sei mila seiehun eta laurogeita hamar euro eta hirurogeita lau zentimo (6.690,64 euro) ordaintzera, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikulua aplikatuta, eta prozesuko kostuak ordaintzera.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Eta Roberth Fernando Apolo Pontóni jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko martxoaren 7an.-Idazkari judiziala, Francisco Javier Isasi Barbier.

Iragarkiaren kodea: J1104305