60. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 2050/2010 hitzezko judizioa (PZL 2000)

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru bat dela-eta jarritako erreklamazioarengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaitza, hitzez hitz:

Baiesten dut Yolanda Apezteguía Elso prokuradoreak Seguros Santa Luciaren izenean eta hura ordezkatuz jarri duen demanda eta, horrenbestez, auzi-ihesean den Pedro José Azagra López kondenatzen dut demandatzaileari mila eta berrogeita hamabost euro eta berrogeita bederatzi zentimo ordaintzera, gehi demanda jarri zenetik sortutako legezko interesak, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikulua aplikatuta, eta prozesuko kostuak ordaintzera.

Eta Pedro José Azagra Lópezi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko martxoaren 1ean.-Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1103895