60. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. 1168/2009 judizio arrunta

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru baten erreklamazioarengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Idazpurua:

Esther Fernández Arjonilla andreak, Lizarrako eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 1168/2009 judizio arruntaren autoak aztertu ditu. Auzia María Luisa Inchaurraga San Ildefonso andreak eta Gregory Jhon Dillon jaunak sustatu dute, Pedro Barno Urdiain prokuradore jaunak ordezkatuta eta Bernardo Lacarra Albizu legelari jaunak lagunduta, Villadeprom, S.L.ren, Jesús María Santamaría Munárrizen eta Miguel Ángel Santamaría Munárrizen aurka (M. Rosario Vidaurre Goñi prokuradoreak ordezkatu ditu eta Víctor Leal Grados legelariak defendatu ditu), diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta.

Epaitza:

Partez baiesten dut Pedro Barno Urdiain auzitegietako prokuradoreak, María Luisa Inchaurraga San Ildefonsoren eta Gregory Jhon Dillonen izenean eta haiek ordezkatuz, Villadeprom, S.L. auzi-iheslariaren, Jesús María Santamaría Munárrizen eta Miguel Ángel Santamaría Munárrizen aurka jarri duen demanda eta, horrenbestez, demandatuak solidarioki kondenatzen ditut epaiaren betearazpenean zehaztuko diren konponketak egitera, demandatzaileen etxebizitzako hezeguneak kentzeko, etxebizitzaren salerosketaren ondoren egindako obren ondorioz sortutakoak izan ezik.

Alderdi bakoitzak bere kostuak ordainduko ditu eta kostu komunak erdi bana ordainduko dira.

Ebazpen hau jakinaraz bedi, ohartaraziz haren aurka bidezkoa dela apelazio-errekurtsoa aurkeztea bost eguneko epean, organo judizial honi zuzendutako idazki baten bidez.

Errekurtsoa jartzeko gordailua: errekurtsoa iragartzerakoan frogatu egin beharko da organo honen gordailu eta kontsignazioen kontuan, hots, Banestoko 3148 0000 04 1168 09 kontuan, 50 euro sartu izana, eta ohartarazten da hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko, salbu eta errekurtsogilea hauetakoa denean: doako justiziaren onuradunak, Fiskaltza, Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta aurrekoen mendeko erakunde autonomoak.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko. Magistratua.

Eta Villadeprom, S.L.ri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Lizarran, 2011ko martxoaren 3an.-Idazkari judiziala, Judit González Barriales.

Iragarkiaren kodea: J1104274