4. PROZEDURA JUDIZIALAK
AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA
Ediktua. 84/2011 prozedura
Segidako traktua berriro hasteko 84/2011 jabari-espedientea.
Rodrigo Lacueva Bertolacci jaunak, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkari judizialak.
Aditzera ematen dut: epaitegi honetan 84/2011 jabari-espedientearen prozedura bideratzen ari da, Doroteo Zalba Eransus jaunak eskaturik, honako finka honen segidako traktua berriro hasteko:
1.005. erregistro-finka, Agoizko 2. Jabetza Erregistroan inskribatua, 529. liburukian, 15. liburuan, 151. orrian. Domeñun (Erromantzatua) dago, eta honela deskribatzen da:
Sei zenbakia duen etxea, Relaza kalean, Domeñuko mugapean, Erromantzatuko udalerrian; bi solairu ditu; hirurogeita zortzi metro eta berrogei dezimetro koadroko azalera okupatzen du. Muga hauek ditu: sartu eta eskuinean, Turrillasko Pedro Urnizaren etxea; ezkerrean, Pedro Urniza jaunaren baratzea; eta atzean, bere alorra.
Honen bidez, egun honetako probidentzian erabakitakoarekin bat, eskatutako inskripzioaren ondorioz kalte har dezaketen pertsona aipatugabeei dei egiten zaie ediktu hau argitaratu ondoko hamar egunetan espedientean ager daitezen eta eskubidez komeni zaiena alega dezaten.
Agoitzen, 2011ko martxoaren 7an.-Idazkari judiziala, Rodrigo Lacueva Bertolacci.
Iragarkiaren kodea: J1104295