2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONEZTEBEKO ETA ELGORRIAGAKO UDALEN BATASUNA
2011ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Doneztebeko, Elgorriagako, Iturengo eta Zubietako Administrazio Zerbitzuen Batasunaren Batzar Orokorrak, 2010eko abenduaren 27ko bikuran, eta aurrekontua hasiera batez onestearekin batera, 2011ko plantilla organikoa onetsi zuen hasiera batez; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 236. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Delako espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean Iturengo Udalaren Idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu behin betikoz onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 236 eta 271. artikuluei dagokienez ezarritakoarekin bat.
Iturenen, 2011ko urtarrilaren 18an.-Batasuneko lehendakaria eta Iturengo alkatea, José M.ª Gorosterrazu Elizalde.
Iragarkiaren kodea: L1104419