60. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko 1. mailako ofizialen 20 lanpostu eta mantentze-lanetako ofizialen 5 lanpostu oposizio bidez betetzeko. Bigarren izendapen proposamen osagarria.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren azaroaren 22ko 3241/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 27ko 75/2009 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiko lanpostu hutsak aukeratu ondoren eta izangaiek deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, proposatutako izangaiak izendatu ziren. Deialdi hura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko 1. mailako ofizialen 20 lanpostu eta mantentze-lanetako ofizialen 5 lanpostu oposizio bidez betetzeko egin zen eta 2009ko 71. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 10ean.

José María Senosiáin Etayo jaunari 1. mailako ofizialaren lanpostuan borondatezko eszedentzia eman zitzaion, horretarako zuen epearen barruan eta lanpostuaren jabetza hartu zuen egun beretik, une horretan administrazio bereko beste lanpostu batean ari baitzen lanean kontratu finkoarekin.

Bestalde, deialdiaren 9.6 oinarriak ezartzen du izangai bati funtzionario bihurtu eta lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik bertatik, data horretan beste administrazio publiko batean ari delako, kasuko lanpostu hutsa ere beteko dela deialdiaren 7.4 oinarriak agintzen duen moduan.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duen otsailaren 7ko 7/2011 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian ezartzen denez, 2010eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan sartzeko deialdietako izangaiei, funtzionario edo lan-kontratudun finko bihurtu eta lanpostuan batere aritu gabe, beraiek eskatuta borondatezko eszedentzia ematen bazaie jabetza hartzearen egunetik bertatik, indarra duen araudian aurreikusitako kasuetan, dagozkien lanpostu hutsak beteko dira izangaien zerrendan hurrengo direnekin.

Lehen adierazitako guztia kontuan harturik, bidezko da izendapen proposamena osatzea Fermín Vierge Ortiz jauna sartuz, prozesua gainditu dutenen zerrendan bera baita lehen proposatutako izangaien hurrengoa.

Izendapen proposamen osagarri hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo 30 egun naturaleko epean, proposamenean sartu den izangaiak deialdiaren 7.2 oinarrian eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko du.

Iruñean, 2011ko martxoaren 14an.-Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendaria, Tomás Rodríguez Garraza.

Iragarkiaren kodea: F1104737