2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZARAITZUKO BATZARRE NAGUSIA
Udalaren 2011ko aurrekontua. Hasierako onespena
Zaraitzuko Batzarre Nagusiak, 2011ko martxoaren 7an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2011ko aurrrekontua.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Ezkarozen, 2011ko martxoaren 8an.-Batzarreko burua, Lorenzo Goyeneche.
Iragarkiaren kodea: L1104346