60. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS

2011ko ekitaldiko aurrekontuen espedientea. Hasierako onespena

Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2010eko martxoaren 8an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2010eko ekitaldiko aurrekontuen espedientea eta hura betearazteko oinarriak.

Horiek horrela, araudi aplikagarriaren arabera, hau da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta bat datozenetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuko Etxeko iragarki oholean argitaratzen da eta espedientea jendaurrean jartzen, bizilagun eta interesdunek, argitaratzen denetik hamabost egun balioduneko epean, alegazio, kexa eta oharrak egin ahal ditzaten. Aditzera ematen da jendaurrean egoteko epean alegaziorik hartu ezik, espedientearen hasierako onespena behin betikoa bilakatuko dela".

Tebasen, 2011ko martxoaren 8an.-Kontzejuko burua, Francisco J. Rodríguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1104372