2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZANGOZA
Zangozako Udalaren Zahar Etxeko 2010erako aurrekontuko
3. aldaketa. Hasierako onespena
Zangozako Udalak, 2011ko otsailaren 22an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren Zahar Etxearen 2010eko aurrekontuan aldaketa egiteko 3/2010 espedientea.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Zangozan, 2011ko martxoaren 10ean.-Burua, Eskisabel Suescun Hualde.
Iragarkiaren kodea: L1104455