60. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Deialdi publikoa, bake epaile
titularra eta ordezkoa hautatzeko

Kontuan hartuta bukatu dela San Adriango egungo epailearen agintaldia, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak, 2011ko otsailaren 14ko erabakiaren bidez, erabaki du San Adriango bake epaile titularra eta ordezkoa hautatzeko prozedura abiaraztea.

Horrenbestez, honen bidez iragarri egiten da hutsik daudela San Adriango bake epaile titularraren eta bake epaile ordezkoaren karguak; hori guztia, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 101. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraituz, baita Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7.ean ezarritakoari ere.

Bake epaile, titular nahiz ordezko, izendatua izateko baldintzak Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 302. artikuluak karrera judizialean sartzeko ezartzen dituen berberak dira, nahiz eta ez den beharrezkoa Zuzenbideko lizentziadun izatea. Orobat, 3/1995 Erregelamenduaren 13. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako gaitasuna eta bateragarritasuna bete beharko ditu. Bake epaile izateko, espainiarra izan behar da, adin nagusikoa, eta Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 303. artikuluan ezarritako ezintasunik gabea.

Interesdunek San Adriango Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dituzte beren eskabideak (baita norberaren espedientea pertsonala ere, titulu akademikoa, esperientzia, merezimenduak, identifikazio-datuak eta gaitasunari nahiz bateragarritasunari buruzko baldintzak zehaztuz bertan), hamabost egun balioduneko epean aurkeztu ere, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aditzera ematen da, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluan xedatukoari jarraituz.

San Adrianen, 2011ko martxoaren 18an.-Alkatea, Carlos Monasterio Muro.

Iragarkiaren kodea: L1105106