2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OBANOS
4/2011 aldaketa aurrekontuan
Obanosko Udalak, 2011ko martxoaren 9an egin osoko bilkuran erabakita, hasiera batean onetsi zuen aurrekontuko 4/2011 aldaketa. Kreditu berezia da, Obanosko San Guillermo kaleko eta Sarasate pasealekuko argiak berritzeko obretarako.
Aditzera ematen da, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.
Obanosen, 2011ko martxoaren 10ean.-Alkatea, Fernando Lana Guembe.
Iragarkiaren kodea: L1104466