60. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

Aldaketa aurrekontuetan. Behin betiko onespena

Aurrekontuan aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2011ko 19. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 28an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Aldaketa mota: Kreditu gehikuntzak.

Aldaketaren zenbatekoa, gastuen I. kapitulua: 4.780,00 euro.

Aldaketaren zenbatekoa, gastuen VI. kapitulua: 3.135,00 euro.

Aldaketaren zenbatekoa, guztira: 7.915,00 euro.

Finantzabidea: kreditu beheititzea: 7.915,00 euro.

Aldaketa mota: kreditu bereziak.

Aldaketaren zenbatekoa, gastuen II. kapitulua: 6.193,51 euro.

Aldaketaren zenbatekoa, gastuen VI. kapitulua: 64.145,89 euro.

Aldaketaren zenbatekoa, guztira: 70.339,40 euro.

Finantzabidea: Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako:
10.611,39 euro.

Kredituak beheititzea: 59.728,01 euro.

Ledean, 2011ko martxoaren 9an.-Alkatea, María Beatriz Lucía Olleta Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L1104442