2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Aldaketa xehakatua, Uharteko hiriguneko 1. poligonoko
125. lurzatian. Behin betiko onespena
2011ko otsailaren 24ko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zen Uharteko hiriguneko 1. poligonoko 125. lurzatiaren aldaketa xehakatuari dagokion dokumentua, El Ferial plazako 9 zenbakiko jabe elkarteak sustatua eta Francisco Monente Zablaza arkitektoak idatzia. 2010MPGO0003 espedientea.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 49, 80.-1 artikuluetan, 79.-3, 74, 81.-1 artikuluei eta haiekin bat datozenei dagokienez, ezarritako ondorioetarako, argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarki hau, baita aldaketaren testua ere.
TESTU ARAUEMAILEA
*10.-Hirigintzako araudia.
Proiektu honek proposatzen duen jarduketa da eskailera-kaxa osoa eta terraza-balkoia egitea goiko solairu guztietan, eta igogailua barnealdera.
Eskailera-kaxa hori eginen da eraikinen gibelaldeko fatxadek definitzen duten eremu publikoan.
Igogailura, ate bikoa izanen baita 180 gradura, zuzenean sartuko da ataritik, sarrera izanik eremu publikotik, eta goiko solairuetarakoa, berriz, pareko atetik izanen du. Horrela, eskailera-buru batera iristen da, hori solairu bakoitzeko bi etxebitzendako izanen baita.
Dimentsioa definituta dago Eraikuntzaren Kode Teknikoaren Irismenari buruzko SUA9 Oinarrizko Dekretuaren eskakizunen arabera, hori 2010eko irailaren 11n sartu baitzen indarrean, hain zuzen ere bertan eskatzen delako igogailu bat, kabina 125cm luze eta 100 cm zabal dituena eta sartu-ateratzeko eremuak, bai etxebizitzen solairuetan bai atarian 150 cm-ko diametroko zirkulu bat sartzeko ahalmena duena.
Eraikinaren gehieneko okupazioa izanen da gibeleko fatxadako eskailerak okupatzen duen gutxienekoa, hori eraikinaren 100 cm-ko distantzian egonen baita, eta atariaren espaloiarekiko aurreraemanguneak okupatzen duena, nahitaezkoa baita irismenaren gaineko legezko eskakizunak beteko badira.
Goiko solairuetako fatxaden gainerakoa terrazek okupatzen dute, 120 cm zabal izanen baitira. Beheko solairuan ez da terrazarik eginen.
Igogailuaren kaxaren gehieneko irtengunea etxebizitzen barneko fatxadekiko 462 cm izanen da.
Atariaren gehieneko irtengunea 70 cm izanen da.
Eraikitzeko gehieneko garaiera eraikinarena bera izanen da.
Nahitatez erabili beharreko materialak honako hauek izanen dira:
-Zokaloa jarriko da, harrizko nahiz granitozko plakak erabiliz, eta beheko solairuko lokalaren itxurakoa eginen da eta material berberekoa.
-Eskailera-kaxaren itxitura beira gardenez eginen da edo ke puntu bat duenaz, euskarri-egitura izanik brontze iluneko aluminio anodizatuzkoa edo antzeko materialekoa. Eskailera-kaxaren frontea eta arropa hedatzekoak zelosiaz itxiko dira, aluminio anodizatuzkoak.
-Terrazetako eskudelak aurrekoan aipatu bezala eginen dira, hau da: aluminio anodizatua eta anbar koloreko beira gardena."
Uharten, 2011ko martxoaren 9an.-Alkatea, Francisco Javier Basterra Basterra.
Iragarkiaren kodea: L1104416