60. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2011ko otsailaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Gráficas Zokoa, S.L.rekin adostu beharreko planeamendu hitzarmena, hain zuzen ere 1. poligonoko 465. lurzatirako aurreikusia dagoen aldaketa xehakatuari dagokionez (espediente zenbakia: 2011CONV0003).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 23, 24 eta 26. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezko iruditzen zaizkien oharrak edo alegazioak aurkez ditzaten.

Uharten, 2011ko martxoaren 9an.-Alkatea, Francisco Javier Basterra.

Iragarkiaren kodea: L1104358