60. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Hirigintza hitzarmena. Behin betiko onespena

Uharteko Udalak, 2011ko otsailaren 24an egin bilkuran, behin betiko onestea erabaki zuen Udal honen eta El Ferial plazako 9 zenbakiko jabeen elkartearen arteko hirigintza hitzarmena, 1. poligonoko 125. lurzatiari dagokionez, El Ferial plazako 9 zenbakian baitago; hori guztia, behar bezala eginbideturik dagoen espedientean jasotako testuaren arabera.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Uharten, 2011ko martxoaren 9an.-Alkatea, Francisco Javier Basterra Basterra.

Iragarkiaren kodea: L1104352