2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GENEVILLA
2010ko kontu orokorra
Genevillako Udalak, Kontuen Batzorde Berezi gisa eraturik, 2010eko kontu orokorren aldeko txostena eman zuen, 2011ko martxoaren 3an egin bilkuran.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 242.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, kontuen espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Epea iragan eta inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betikoz onetsitzat hartuko dira.
Genevillan, 2011ko martxoaren 10ean.-Alkatea, Esteban Echagoyen Arriaga.
Iragarkiaren kodea: L1104462