2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Lizarrako Udalarendako gaita emanaldiak arautzen dituen erregelamendua. Hasierako onespena
Lizarrako Udalak, 2011ko martxoaren 3an egin osoko bilkura arruntean, ebazpen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:
1. Hasiera batean onestea, erabaki honi erantsitako dokumentazio administratiboan jasotzen denari jarraikiz, Lizarrako Udalarendako gaita emanaldiak arautzen dituen erregelamenduaren zirriborroa.
2. Aipatu zirriborroaren hasierako onespenari dagokion espedientea jendaurrean edukitzea 30 egunean, erreklamazioak, kexa edo oharrak aurkez daitezen; horretarako, behar den iragarkia argitaratuko da bai Nafarroako Aldizkari Ofizialean bai Udalaren iragarki oholean. Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan ezarritakoa bete beharrez; eta iragarkian ohartaraziko da erabakia behin betikoz onetsitzat hartuko dela erreklamazio, kexa edo oharrik hartzen ez duten ordenantzei dagokienez.
3. Ohartaraztea erabaki honek indarra hartuko duela bere testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan.
4. Erabaki hau igortzea Hezkuntzaren, Kulturaren, Euskararen eta Festen Batzordeari eta Udal Idazkaritzari, hura betearazteko behar diren tramiteak bultzatzeko; eta dagokion espedienteari atxikitzea.
Lizarran, 2011ko martxoaren 10ean.-Alkate udalburua, Mª Begoña Ganuza Bernaola.
Iragarkiaren kodea: L1104490